2016-01-23

[Tartakadak] Eskerrik asko zuen elkartasun - uholdeagatik!!! AHTrik Ez!

Eskerrik asko zuen elkartasun - uholdeagatik !
(argazkia: Madrid, Puerta del Sol. Eskerrik asko Diso Press)

Duela lau urte pasatxo Mugitu Mugimenduak AHTren aurkako ekintza batean orduko Nafar gobernuburu Yolanda Barcina tartakatu zuen. Horren ondorioz, Entzutegi Nazionalak hiru tartalariei bi urteko kartzela zigorra ezarri zien, beste urte bete ekintzaren parte-hartzaile bati, gehi lauen artean ordaindu beharreko 3000 €ko isuna. Julio Villanueva, Gorka Ovejero, Ibon García eta Mikel Álvarez Hori guztia gutxi ez, eta tartalari batek aurrekari penalak zituela argudiatuta, kartzela saihesteko 14.400 €ko isuna ordainaraztera behartu zuen. 

Pasa den uztailean azken berri hau prentsaurreko batez zabaldu genuen, zeinaren ondorioz beste 100 euroko bi isun jaso genituen, “Mozal legea” ezarrita, agerraldi hau kalean egiteagatik. Prentsaurreko honetan Mugitu Mugimenduaren kontu korronte zenbakia kaleratu genuen eta jendarteari gonbitea luzatu genion ordainketan laguntzeko. Erantzuna berehalakoa izan zen: Norbanako eta lagun taldeen diru sartzeak -Euskal herritik kanpokoak ere-, eta dirua lortzeko herri mugimenduko hamaika ekimen -herrietako festetako txoznak, itsulapikoak, bonoen salmenta, talo eta tarta dastaketak, kontzertuak, herri bazkari-afariak, eta beste. 

(Argazkia: Irun, tarta txapelketa)
Elkartasun uholdea ikaragarria izan da, bi hilabeteren buruan 14.400 €ko isuna ordaintzerainokoa. Handik aurrera elkartasun jarioak ez du etenik izan eta diru gehiago ere eskuratu dugu. Berau beste isuneei aurre egiteko baliatuko dugu. Izan ere, Iruñean tartalarien aldeko ekintza baten ondorioz, beste 14.000 € baina gehiago suposatzen duten 33 isun jaso baikenituen. Idazki honen bidez sostengu ordainezin hau bihotz bihotzez eskertzeaz gain zuen eskuzabaltasunak AHTren aurkako borrokan segitzera animatzen gaituela esan nahi dizuegu. Segi AHTri desobeditzen. 

(Julio Villanueva, Gorka Ovejero, Ibon García eta Mikel Álvarez)
Mugitu Mugimendua 

MUCHISIMAS GRACIAS POR VUESTRA OLEADA DE SOLIDARIDAD

Hace poco más de cuatro años, el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! entartaba a la entonces presidenta del Gobierno de Navarra Yolanda Barcina en una acción en contra de este proyecto. A consecuencia de la misma, la Audiencia Nacional condenó a los tres tartalaris a dos años de cárcel a cada uno, a un año a otro participante en la acción, y al pago total de 3000 € de multa. Por si todo esto fuera poco, y argumentando que uno de los tartalaris contaba con antecedentes penales computables, le impuso la multa de 14.400 € como condición para evitar la cárcel. 

(Foto: Protesta en Roma)
El pasado mes de julio denunciamos públicamente este nuevo atropello, siendo castigados con otras dos multas de 100 € cada una por haber realizado la rueda de prensa en la calle, en aplicación de la Ley Mordaza. En esta comparecencia dimos a conocer el nº de cuenta bancaria de Mugitu! e invitamos a colaborar en el pago de la multa a toda la población con el objetivo de evitar el encarcelamiento. La respuesta fue inmediata: importantes ingresos de personas individuales y cuadrillas -algunas de fuera de Euskal Herria-, y decenas de iniciativas del movimiento popular con el objetivo de recaudar dinero, como txoznas en fiestas de pueblos, huchas de apoyo, venta de bonos, degustación de talos y tartas, conciertos, comidas y cenas populares, y muchas otras... La oleada de solidaridad ha sido increible hasta el punto que en menos de dos meses hemos conseguido pagar la multa de 14.400 €. No solo eso, sino que a partir de entonces los ingresos han continuado. 

(Foto: Zarautz)
Todo ello lo emplearemos para hacer frente a otras 33 multas que totalizan más de 14.000 € que recibimos en otra acción de apoyo a los tartalaris. Mediante el presente texto, además de agradeceros de corazón este inpagable apoyo, aprovechamos para deciros que vuestra solidaridad nos anima a seguir en la lucha contra el TAV. Sigamos desobedeciéndolo. 

(Julio Villanueva, Gorka Ovejero, Ibon García eta Mikel Álvarez)
Mugitu Mugimendua

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada