2015-10-22

No nos amordazarán con multas! Vamos al Contencioso! STOP TAV!



En Noviembre de 2013 dos personas se encadenaron al balcón de la Diputación Foral en solidaridad con los tartalaris y en denuncia del TAV (leer noticia) . Dicha protesta se saldó con la detención de los activistas y la apertura de 33 multas de 450€ cada una, a 33 personas que se encontraban observando dicha acción. Después de varios meses de recursos en vía administrativa por parte de los afectados, queremos informaros que, agotada la misma, las 33 personas multadas se han visto obligadas a pagar los 450€ de multa. De dichas 33 personas, 19 de ellos van a acudir al Tribunal Contencioso Administrativo con el objetivo de seguir defendiendo por esta vía sus derechos civiles, insistir en la arbitrariedad de este fuerte castigo económico y con la esperanza de lograr un serio revés a esta política de acoso a la oposición al TAV. 

AHTrik EZ MOZALIK ERE EZ!

Dakizuenez, 2013ko azaroan, Mugitu! AHTren Aurkako Desobedientzia Mugimenduaren ekimenez, bi lagun Foru Diputazioaren balkoian kateatu ziren tartalariei elkartasuna adieraziz eta AHT salatuz. Ekintza hura, bi ekintzaileen atxiloketarekin bukatu zen eta bidenabar, ekintza ikusten zeuden 33 pertsonen aurka isuntze prozedura bat ireki zen, bakoitzarendako 450€ko isuna ezarriz. Azkenik eta zorionez, aurtengo apirilean bi ekintzaileak desobedientzia eta aginteari erresistentzia delituengatik absolbituak izan baziren ere, isunen izapidetze prosesuak aurrera egin zuen. 33 kaltetuek hilabete luzez helegite administratiboak jarri ondoren, bide hau agortu dela jakinarazi nahi dizuegu, eta beraz, 33 isunduek 450€ko isuna ordaintzera behartuak izan dira. 33 pertsona horietatik 19k Administraziorako auzien Auzitegira joko dute beren eskubide zibilak bide honetatik defendatzen jarraitzeko, zigor ekonomiko honen bidegabekeria eta zuzengabekeria azpimarratzeko eta bide batez, AHTren aurkako jazarpen politika honi ipurdiko bat ematen saiatzeko. Isunduriko beste 14 pertsonek bide hau egitea ezinezkoa izan dute prozeduran izaniko epe arazo batzuengatik. Espainiar poliziak gertaeren tokian ez zuela inolako identifikaziorik egin nabarmendu nahi dugu eta soilik bideoz grabaturiko irudien bidez lortu zuen ekintza ikusten ari zen jendearen identitatea. Gobernu Ordezkaritzak ekintza egunean bildu ziren 200 bat pertsonen artean 33 hauek salatzeko erabili zituen irizpideak zeintzu diren ez dakigu. 

Gure idurikoz, modu ausazko, bidegabe eta mendekati batez, 33 turko-buru aukeratu dira politikoki eta ekonomikoki zigortzeko helburuarekin. Are gehiago, isunduriko pertsona bat gertaeren tokian egon gabe izan da isundua. Prozedura honen baitan beste edozerren gainetik bidegabekeria izugarria eta irregulartasun lazgarriak daudela uste dugu. AHTren inguruko zalantzak handituz doazen honetan, boteretik AHTren aurkaritza isun eta epaiketen bidez isilarazten saiatzen ari dira. Bestela, ulertezina da protesta bat ikusten egote hutsagatik 33 pertsona honelako kopuru ekonomikoekin zigortzea (lehengoko ia bi milio eta erdi pezeta guztira). 

Hau baina ez da hemen bukatzen, irailean beste bi isun jaso genituen, osotara 300€koak, udan burutu genuen txirrindula martxaren baitan, eta gaur bertan jakin dugunez, tartalarien sostenguko bi kidek 100€ko isun bana jaso dute kalean eman zuten prentsaurreko bategatik. Preseski prentsaurreko hura, beste isun itzel bat salatzeko egin zen: tartalarietako batek kartzela sahiesteko Auzitegi Nazionalak inposaturiko 14.400€ko isuna hain zuzen ere. Tartalari honekiko eta isunduriko 33 pertsonekiko elkartasunez, heldu den azaroaren 14ean Iruñeko Alde zaharretik jai egun aldarrikatzaile bat burutuko dugu, musika ikuskizunekin, tarta dastaketekin, herri bazkari batekin, e.a. Bukatzeko, benetako behar sozialetatik hain urruti dagoen tren zentzugabe eta xahutzaile hau gelditzeko mugitzen jarraitzeko prestutasuna adierazten dugu. Boterearen jauntxoei hainbeste etekin ekonomiko suposatu dien pelotazo urbanistikoen eta zementuaren politikaren bidea behin betikoz baztertzeko garaia dela uste dugu. 
 Mugitu Mugimendua 

 

NI TAV NI MORDAZA

Como ya es sabido, en Noviembre de 2013, a iniciativa de Mugitu Mugimendua (movimiento de desobediencia civil contra el TAV), dos personas se encadenaron al balcón de la Diputación Foral en Iruñea en solidaridad con los tartalaris y en denuncia del TAV. Dicha protesta se saldó con la detención de los dos activistas y la apertura de 33 multas de 450€ cada una, a 33 personas que se encontraban en las inmediaciones observando dicha acción. Finalmente los dos activistas fueron absueltos de los delitos de resistencia a la autoridad y desobediencia, en el juicio celebrado en abril del presente año, y sin embargo, a pesar de dicha sentencia, el proceso de tramitación de las multas siguió adelante. Después de varios meses de interposición de recursos en vía administrativa por parte de los 33 afectados, queremos informaros que, agotada la misma, las 33 personas multadas se han visto obligadas a pagar los 450€ de multa. De dichas 33 personas, 19 de ellos van a acudir al Tribunal Contencioso Administrativo con el objetivo de seguir defendiendo por esta vía sus derechos civiles, insistir en la arbitrariedad e injusticia de este fuerte castigo económico y con la esperanza de lograr un serio revés a esta política de acoso a la oposición al TAV y al resto del movimiento popular. El resto de las 14 personas restantes no se pueden acoger a dicha vía por un problema de plazos en el procedimiento. 

Queremos subrayar que por parte de la Policía Nacional no se realizó ninguna identificación en el lugar de los hechos, sino que mediante grabaciones de vídeo van averiguando la identidad de la gente que presenciaba la acción. No entendemos en base a qué criterio Delegación del Gobierno decide multar a esas 33 personas del grupo de 200 que se llegó a congregar. Nos da la impresión de que de una manera totalmente aleatoria, arbitraria y vengativa se ha elegido a 33 cabezas de turco con el objetivo de castigarles política y económicamente. Es más, se da el caso de que una persona multada no se encontraba en el lugar de los hechos. Pensamos que en este procedimiento por encima de todo hay mucha arbitrariedad y mucha irregularidad manifiesta.

En un momento en el que el cuestionamiento del TAV es más que notable, desde el poder pretenden acallar a la oposición al TAV a golpe de multas y de juicios. Si no, no se entiende cómo se puede sancionar con semejante cantidad económica (en total casi dos millones y medio de las antiguas pesetas) a 33 personas por el mero hecho de observar una protesta. Pero no acaba ahí la cosa, sino que en el mes de setiembre recibimos 2 multas más, por un total de 300€, en el contexto de la marcha de bicis contra el TAV del verano; y hoy mismo nos hemos enterado de que dos personas del grupo de apoyo a los tartalaris, han sido sancionadas con 100€ cada una de ellas por dar una rueda de prensa en la calle en la que se denunciaba la multa de 14400€ impuesta por la Audiencia Nacional a uno de los tartalaris para evitar su ingreso en prisión. Precisamente en solidaridad con el tartalari multado y con las 33 personas sancionadas en la acción de Diputación, el 14 de noviembre organizaremos una jornada festiva reivindicativa en las calles del Casco Viejo de Iruñea, con actuaciones de música, degustación de tartas, comida popular, etc.etc. 

Acabamos diciendo que seguiremos movilizándonos hasta parar definitivamente este absurdo tren ruinoso, ajeno a las verdaderas necesidades sociales. Creemos que es el momento de que nunca más se vuelva a retomar la senda de la exacerbada política del hormigón y el pelotazo urbanístico, que tanto beneficio económico ha traído a las élites del poder.
Mugitu Mugimendua

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada