2015-06-29

Donostiako Metroaren egitasmoaren aurkako alegazioak eta batzarra (asteazkenean)

(URGENTZIAZKOA): Eusko Jaurlaritzak Donostiako hiri-erdialdean barrena eraiki nahi duen Metroaren egitasmoa informazio publikora atera du datorren uztailak 3 ostirala bitarte. Hori dela eta, Metroaren egitasmaoren aurkako alegazio txosten hau helarazi nahi diegu Donostiako bizilagunei eta talde sozial guztiei, hain zuzen ere egitasmo hori bertan behera utzi dadin eskatzeko alegazio hauek izenpetzeko –baita egokiak iruditzen zaizkizuen bestelako alegazioak egiteko ere.


Metroaren Proiektuaren dokumentazioa Easo plazako Euskotren geltokian “Euskal Trenbide Sarea-ETS” izeneko erakundeak daukan bulego txikian kontsultatu daitekeela informatzen dugu, goizeko 8’30etatik eguerdiko ordu 2ak bitarte (lanegunetan, larunbatak ezik). Alegazioak aurkezteko epea uztailak 3 ostiralean amaituko da. Horiek esandako bulegoan aurkeztu daitezke, edota bestela Eusko Jaurlaritzaren Inguramen eta Lurralde Antolaketa sailak Gasteizen duen helbidera posta zertifikatuaz bidali (Donostia kalea, 1. Lakua - Gasteiz) Beraz, Metroaren auziaz arduraturik Donostiako AHTren aurkako taldeko kide batek landu dituen alegazio hauek aztertzeko eta zuen inguruan informazio honen berri emateko eskatzen dizuegu. Harremanetarako tlfnoa: 695715510

(URGENTE): Alegaciones contra el Proyecto del Metro por el centro de Donostia 
El Gobierno Vasco somete a información pública el Proyecto del Metro por el centro de Donostia por un plazo que finaliza el próximo viernes 3 de julio. Queremos por ello transmitir este documento de alegaciones contrarias al Proyecto del Metro a la población y a los colectivos sociales de Donostia, invitando a suscribirlas --o bien a formular las alegaciones que se consideren oportunas-- para solicitar el abandono de dicho proyecto. Informamos que la documentación del Proyecto del Metro puede consultarse entre las 8’30h y las 14h de los días laborales (excepto sábado) en la pequeña oficina que el ente ETS –Euskal Trenbide Sarea— dependiente del Departamento de Transportes tiene en la estación de Euskotren de la plaza Easo. El plazo de presentación de alegaciones finaliza el viernes 3 de julio y éstas deben registrarse en la misma oficina, o bien enviarse por correo certificado a la dirección del Departamento de Medio Ambiente y Planificación del Territorio del Gobierno Vasco en Gasteiz (calle Donostia nº 1, Lakua - Gasteiz) Os invitamos por tanto a analizar este documento de alegaciones al Metro que ha sido elaborado por un miembro del Grupo local de Donostia contra el TAV y os pedimos difundir esta información en vuestro entorno. Tlfno de contacto: 6957155

DONOSTIAN METROA? BATZAR INFORMATIBOA ASTEAZKENEAN AMARAN: Donostiako hiri-barnealdetik Metroa eraikitzeko proiektuaz arduraturik, Batzar informatiboa antolatu da datorren uztailak 1 asteazkenean, AmaraBai Amarako Auzo Elkartean, arratsaldeko 7etan. Donostiako Metroaren proiektuaren aurkako alegazioak zabaldu dira azken egunetan (informazioa honako lotunean eskuragarri: http://uploadpie.com/U5Beu). Alegazioak aurkezteko epea ostiralean amaituko da. Hortaz, AmaraBai Auzo Elkarteak deitu duen batzar informatibora etortzeko eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu. AmaraBai Auzo Elkartearen helbidea: Amara kalea, 17. 

¿METRO EN DONOSTIA? REUNION INFORMATIVA EL PROXIMO MIÉRCOLES EN AMARA: El próximo miércoles día 1 de julio se convoca una reunión informativa sobre la cuestión del Proyecto del Metro por el centro de Donostia, a las 19h en los locales de la Asociación de Vecinos AmaraiBai de Amara. Durante los últimos días han sido difundidas alegaciones al Proyecto del Metro por el centro de Donostia (el documento se halla disponible en el enlace: http://uploadpie.com/U5Beu). El plazo de presentación de alegaciones finaliza el próximo viernes. Por ello se hace un llamamiento a participar en la asamblea informativa convocada por la AA.VV AmaraBai, invitando igualmente a difundir este llamamiento en vuestro entorno. Los locales de la AA.VV. AmaraBai se encuentran en la calle Amara, 17.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada