2015-03-19

Multadas con 2'5 millones de pesetas 33 personas por ver una protesta contra el TAV en Iruñea

EZ AHTRIK, EZTA MOZALARIK ERE 

2013ko azaroan, AHTren aurka desobedientzia zibila aldarrikatzen duen Mugitu Mugimenduaren ekimenez,bi pertsona Iruñeko Foru Diputazioko balkoira kateatu ziren [Ikusi Bideoa], tartalariekiko elkartasuna adieraziz eta AHT salatuz. Protestak 45 minutu inguru iraun zuen, Foruzaingoak giltzarrapoak indargabetze aldera balkoitik banderako mastak kentzeko erabili zuen denbora, alegia. Bitartean, kalean, 200 bat lagun aipaturiko protesta nola igarotzen zen ikustera bildu ziren. Pasa den 2014ko abuztuan, Nafarroako Gobernu Delegaritzak, 450 euroko isun administratibo igorri zien 33 laguni inguruko zirkulazioa oztopatu izana leporatuz. Gertakariak ikusirik, honako hau salatu nahi dugu:

1. Mugitu-k zabaldutako protestaren bideoan ikus daitekeen moduan, aipaturiko protesta nola igarotzen den ikusten dauden pertsonak espaloitik errepideraino mugiarazten dituenak Polizia Nazionala da.

2. Polizia Nazionalaren partetik, ez zen inongo identifikaziorik burutu gertakizunen lekuan. Ekintza ikusten zegoen jendearen identitatea kameren bitartez jakin izan zuten. Ez dugu ulertzen zer erizpideren arabera Gobernu Delegaritzak isuntzen dituen 33 pertsona horiek. Ematen du pertsona horiek modu interesatuan eta mendeku gosez hautatuak izan zirela politikoki eta ekonomikoki zigortzeko. Are gehiago, isundutako bat ez zegoen une horretan gertakarien lekuan.

 3.AHTren aurkako kritika inoiz baino nabarmenago den une honetan ba dirudi aurkariak isildu nahi dituztela epaiketa eta isunen bidez. Bestela, ez da ulertzerik nola arraio zigor daitekeen halako diru kopuru neurrigabez (osotara ia ia 2.5 milioi pezta ) 33 lagun protesta bat nola garatzen den ikuste hutsagatik.

4.Azken aste hauetan 2'8cm=450€X33. ekuazio misteriotsua ikusi izan da kartel, pegatina eta prentsa artikuluxketan. Honen bitartez azaldu nahi izan dugu 33 lagun horiek AHTren beren 2,8 cm. itzultzeko eskatzen dutela, horren baliokide bait da 450 €ko isuna. Bukatzeko esan, segituko dugula mobilizatzen tren zentzugabe, hondagarri, suntsitzaile eta antisozial hau gelditu arte.

 

NI TAV NI MORDAZA

En Noviembre de 2013 a iniciativa de Mugitu Mugimendua (movimiento de desobediencia civil contra el TAV), dos personas se encadenaron al balcón de la Diputación Foral de Iruñea en solidaridad con los tartalaris y en denuncia del TAV. La protesta duró alrededor de 45 minutos, el tiempo que tardó Policía Foral en liberarlos de sus candados tras retirar previamente los mástiles de la balconada. Mientras, en la calle, unas doscientas personas presenciaban cómo transcurría dicha protesta. El pasado mes de agosto de 2014, Delegación del Gobierno en Navarra remitió 33 multas administrativas de 450€ cada una acusando a 33 personas de obstaculizar el tráfico de las inmediaciones. Vistos los hechos queremos denunciar lo siguiente:

1. Como se puede ver en las imágenes del vídeo de la protesta difundido por Mugitu, es la Policía Nacional la que desplaza de la acera hasta la carretera a las personas que están viendo cómo transcurre dicha protesta.

 2. Por parte de la Policía Nacional no se realizó ninguna identificación en el lugar de los hechos, sino que mediante cámaras es cómo van averiguando la identidad de la gente que presenciaba la acción. No entendemos en base a qué criterio Delegación del Gobierno decide multar a esas 33 personas, nos da la impresión de que una manera totalmente arbitraria y vengativa se ha elegido a 33 cabezas de turco con el objetivo de castigarles política y económicamente. Es más, se da el caso de que una persona multada no se encontraba en el lugar de los hechos.

3. En un momento en el que el cuestionamiento del TAV es más que notable, algunos pretenden acallar a la oposición al TAV a golpe de multas o de juicios. Si no, no se entiende cómo se puede sancionar con semejante cantidad económica (en total casi dos millones y medio de las antiguas pesetas) a 33 personas por el mero hecho de observar una protesta.

4. Durante las últimas semanas se han visto en forma de carteles, pegatinas y artículos en prensa la misteriosa cifra de 2'8cm=450€X33. Queremos decir que cada uno de los 33 multados reclaman que se les devuelva sus 2'8cm de vía del TAV, que es a lo que equivale la multa de 450€. Acabamos diciendo que seguiremos movilizándonos hasta parar este absurdo tren ruinoso, destructor y antisocial.

Mugitu Mugimendua

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada