2015-01-21

29 Enero: Juicio en Donostia a 7 opositores al TAV por protestar ante Urkullu



URKULLUREN AURREAN AHTren AURKA PROTESTA EGITEAGATIK 7 LAGUN EPAITUKO DITUZTE DATORREN OSTEGUNEAN, Urtarrillak 29an, DONOSTIAN: elkarretaratzeak deitu dira Donostian, Barañainen eta Iruñean.

7 OPOSITORES AL TAV SERÁN JUZGADOS EL PROXIMO JUEVES 29 de enero EN DONOSTIA POR PROTESTAR ANTE EL LEHENDAKARI URKULLU: Convocadas concentraciones en Donostia, Iruñea y Barañain.

Epaiketa salatzeko eta epaituei sostengua adierazteko elkarretaratzea deitu du Mugitu!k goizeko 11’30etan Donostiako Epaitegiaren aurrean; bertan epaituek komunikabideei adierazpenak egingo dizkiete eta Urkullu lehendakariaren zaldizko estatua ikusgarri bat ere inauguratuko da, Urkullu kasu honetan asto baten gainean irudikatuko duena “URKULLU ASTOAREN GAINETIK JEITSI HADI!” goiburuarekin. Halaber, Iruñeako jubilatuen Sasoia Elkarteak deituta, nafar hiriburuko Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat egingo da ostegunean eguerdiko 13etan, epaituriko lagunetako bat Sasoia elkarteko kidea izanik. [Sasoiaren oharra: irakurri]
Azkenean, Barañainen egingo dute beste bat, Udal Plazan 19tan, bi auzokide epaituen defentsan.

Datorren ostegunean, urtarrilak 29, AHTren aurkako zazpi ekintzaile epaituko dituzte eguerdiko 12etan Donostiako Epaitegian, hain zuzen ere joan den azaroaren 5ean Urkullu lehendakariaren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik. Protesta hura Donostiako Kursaal jauregian egin zen, Eusko Jaurlaritzak “25 urte jasangarritasunaren alde” izenburupean eta Urkullu lehendakaria buru zela antolaturiko ekitaldian. Urkullu hizketan hasterakoan AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! mugimenduko 7 lagun eszenatokira igo eta “AHT JASANGAITZA” eta “EAJ HIPOKRITAK” zioten kartelak erakutsi zituzten azpiegitura erraldoi honen aurka kantak eta aldarriak oihukatu zituzten bitartean. Lehendakariaren segurtasun zerbitzuak azkar eta oso modu zakarrean bota zituen ekintzaileak Kursaaletik. Jarraian, zazpiak identifikatuak izan ziren.

Bada, ekintza horrengatik Ertzaintzak desordenu publikoak eragitea leporatuta, Falta-Epaiketa egingo da datorren ostegunean AHTren aurkako 7 ekintzaileen kontra. Hori dela eta, Ertzaintzaren salaketaren zentzugabekeria eta AHTren aurkako oposizioaren kriminalizazioa salatu nahi dugu berriro: izan ere, gisa bereko hainbat ekintza inongo ondorio judizialik gabekoak izan dira, Kursaalean bertan 2014ko martxoaren 8an Mariano Rajoy Espainiako presidentearen aurrean eskubide sexualen alde lau emakumek egin zuten protesta kasu. Hortaz, epaiketa salatzeko eta epaituei sostengua adierazteko kontzentrazioa deitu du Mugitu! mugimenduak goizeko 11’30etan Donostiako Epaitegiaren aurrean; bertan epaituek komunikabideei adierazpenak egingo dizkiete eta Urkullu lehendakariaren zaldizko estatua ikusgarri bat ere inauguratuko da, Urkullu kasu honetan asto baten gainean irudikatuko duena “URKULLU ASTOAREN GAINETIK JEITSI HADI!” goiburuarekin. 

Halaber, Iruñeako jubilatuen Sasoia Elkarteak deituta, nafar hiriburuko Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat egingo da ostegunean eguerdiko 1etan, epaituriko lagunetako bat Sasoia elkarteko kidea izanik. Eta Barañainen, Udal Plazan, 19tan, beste elkarretaratzea egingo dute (2 auzokideak epaituak izango dira).

Epaiketa honen harira, epaituek Kursaalean egin bezala, Mugitu!k ozenki salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak bere burua harrokeriaz “jasangarri” gisa aurkezten duen bitartean Euskal Herrian inoiz egin den azpiegiturarik txikitzaileena bultzatzen duela.

AHTak, ingurumena gogor erasotzearekin batera, baliabideen xahuketa ikaragarria dakar (materiala, energetikoa, ekonomikoa), etorkizunean guztiontzako hipoteka bat izango delarik. “Jasangarritasuna” egungo gezurrik handienetarikoa da: baliabideen xahuketaren, petrolioaren gailurraren, aldaketa klimatikoaren eta, nola ez, azpiegitura txikitzaile eta ezbeharrezkoen inposaketaren aroan bizi gara. Azken horien artean AHTa dago. Hala ere, “jasangarritasunaren” leloa markak, produktuak eta, zergatik ez, politikariak publizitatzeko erabiltzen den itxurakeria ideologikoaren parte izatera pasa da. Hartara, “HIPOKRESIA JASANGARRIA” salatzen zen Kursaaleko protestan ekintzaileek botatako eskuorrian. Eta “zikinkeria” ez da, Urkulluk orduantxe gaizki esan bezala, lurretik jaso zuen eskuorri hura: zikinkeria AHTa eta proiektu txikitzaileak dira, zikinkeria azpiegitura horien gaineko eztabaida nola lapurtu zuten da, zikinkeria AHTri buruz egindako herri galdeketak nola mesprezatu zituzten da, zikinkeria proiektuaren opakotasuna da, eta zikinkeria eraikuntza-enpresen eta proiektua sustatu dute alderdi politikoen artean pastela nola banatu duten da.

Harremanetarako tlfnoak:
628243066 (epaituak)
695715510 (Donostiako epaitegiko sostengu kontzentrazioa)

SIETE OPOSITORES AL TAV SERAN JUZGADOS EL PROXIMO JUEVES EN DONOSTIA POR PROTESTAR ANTE EL LEHENDAKARI URKULLU:

Convocadas concentraciones en Donostia y en Iruñea El próximo jueves día 29 de enero, siete activistas anti-TAV serán juzgados a las 12h en el Juzgado de Donostia a raíz del acto de protesta que se llevó a cabo el pasado 5 de noviembre ante el lehendakari Urkullu. Dicha protesta tuvo lugar durante un acto organizado por el Gobierno Vasco en el Kursaal bajo el lema “25 años de sostenibilidad” y que era presidido por el lehendakari Urkullu. Cuando éste tomó la palabra 7 miembros del movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! accedieron al escenario portando carteles con los lemas “TAV INSOSTENIBLE” y “PNV HIPOCRITAS” mientras entonaban cánticos y lemas contra esta macro-infraestructura. El servicio de seguridad del lehendakari desalojó a los activistas con gran celeridad, y algunos de ellos de muy malas maneras, siendo después identificados.

El próximo jueves estas 7 personas serán procesadas en un Juicio de Faltas por desórdenes públicos incoado a raíz de la denuncia de la Ertzaintza. A este respecto denunciamos el sinsentido de la denuncia de la Ertzaintza y la criminalización de la oposición al TAV, puesto que la realización de actos de protesta similares, como fue el llevado a cabo el 8 de marzo de 2014 en el mismo escenario del Kursaal por cuatro mujeres en defensa de los derechos sexuales y reproductivos ante el Presidente del Gobierno español, Mariano Rajoy, no han sido objeto de ningún encausamiento. Mugitu! convoca por tanto una concentración de denuncia del juicio y de apoyo a los imputados a las 11’30h ante el Juzgado de Donostia, donde los procesados realizarán declaraciones a la prensa y se inaugurará una suntuosa estatua ecuestre del lehendakari Urkullu, montado en este caso en un burro con el epigrafe “¡URKULLU APEATE DEL BURRO!”. 

A su vez, el grupo de jubilados Sasoia de Iruñea también llevará a cabo el mismo jueves una concentración en la capital navarra, a las 13h en el monumento de los Fueros, habida cuenta de que entre los procesados se encuentra un miembro de Sasoia. Y en Barañain, a las 19h en la Plaza del Ayto. harán una concentración en defensa de 2 vecinos del pueblo juzgados.

Con motivo de este juicio, Mugitu! vuelve a denunciar --como hicieron los procesados en el Kursaal-- que el Gobierno Vasco se jacta de ser “sostenible” cuando sigue potenciando la infraestructura más destructiva del territorio de cuantas ha sufrido este pueblo. El TAV no solo afecta al medio natural, sino que es un sumidero de recursos (materiales, energéticos, económicos) y una hipoteca futura para todas las personas. La “sostenibilidad” es una de las grandes mentiras de nuestro tiempo: vivimos en la época del saqueo de los recursos, del pico del petróleo, del cambio climático, y por supuesto, de la imposición de infraestructuras destructoras e innecesarias, entre ellas el TAV. Sin embargo, es también la época en la que la idea de “sostenibilidad” ha pasado a formar parte del decorado ideológico con el que se publicitan marcas, productos, y también, por qué no, políticos. “HIPOCRESIA SOSTENIBLE” manifestaba por ello la octavilla lanzada en el Kursaal.

Y la “suciedad” no es --como mal indicó Urkullu al retomar la palabra-- aquella octavilla que recogió del suelo, sino que suciedad son el TAV y los proyectos destructivos, suciedad es como usurparon el debate en torno al mismo, suciedad es cómo despreciaron las consultas populares realizadas sobre el TAV, suciedad es la opacidad que rodea el proyecto y suciedad es cómo se han repartido el pastel entre grandes constructoras y aquellos partidos políticos promotores del mismo.

Tlfnos de contacto:
628243066 (procesados)
695715510 (concentración de apoyo en el Juzgado de Donostia) 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada