Ikusi Bideoa: EITB
Gaur asteazkena, arratsaldeko 5,30ean Donostiako Kursaalean Eusko Jaurlaritzak antolaturiko “25 urte jasangarritasunaren alde” lelodun ekitaldia hasi da. Urkullu hasi denean AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! mugimenduko 7 lagunek eszenatokira igo ondoren “AHT jasangaitza” eta “EAJ hipokritak” lelodun kartelak erakutsi dituzte azpiegitura erraldoi honen aurka kantak eta aldarriak oihukatzen lehendakariak bukaera ofiziala eman dio ekitaldi honi. Urkullu jauna hizketan zituzten bitartean. Ekitaldia 2 minutuz eten da. Lehendakariaren segurtasun zerbitzuak ekintzaileak azkar eta oso modu zakarrean Kursaaletik bota ditu. Ondoren, zazpiak identifikatuak izan dira. Protesta ekintzaren bitartean eskuorriak banatu dira. Bestalde, Kursaal kanpoaldean AHT Gelditu Elkarlanak deiturik “Hau al da zuen jasangarritasuna? AHTrik ez, Proiektu Txikitzaileak Stop” lelopean elkarretaratzea burutu da.
VER VÍDEO: EITB
ACCIÓN CONTRA EL TAV HOY EN EL KURSAAL
