2014-10-12

Policía Foral imputa a una segunda persona delito de daños en una protesta contra el TAV

Un vecino de Iruñea ha declarado hoy ante el juez  en la Audiencia Provincial de Navarra. Al igual que a una vecina de Tudela se le imputa un delito de daños en el Museo Ferroviario de Castejón en el contexto de una acción de protesta contra el TAV. Después de responder a las preguntas del juez estamos a expensas de si se realizará o no juicio por estos hechos. En el exterior de la Audiencia se ha realizado una concentración de apoyo y denuncia del TAV.

Desde Mugitu Mugimendua (movimiento de desobediencia civil contra el TAV) queremos denunciar la imputación de esta segunda persona, en este caso un vecino de Etxabakoitz (Iruñea) a quien Policía Foral acusa de un delito de daños en el Museo Ferroviario de Castejón en el contexto de una protesta anti-TAV realizada el 15 de marzo del presente año. Recordamos que el 2 de setiembre una vecina de Tudela tuvo que declarar ante el juez en calidad de imputada por un delito de daños por los mismos hechos. Esta persona declaró que no fue identificada por la Policía Foral y que no estaba presente dicho día en Castejón, puesto que se encontraba disfrutando del fin de semana en Orio, por lo que dificilmente pudo estar presente en dicha protesta. 

Asi mismo informamos de que al hilo de esta protesta Policía Foral ha propuesto sanciones económicas administrativas, cuyas cantidades oscilan entre los 300 y los 600 €, para 14 personas identificadas en los aledaños del Museo Ferroviario, entre ellas un fotógrafo de Ekinklik Argazkiak y un fotógrafo de Argazki Press, quienes se encontraban cubriendo informativamente la protesta.

En marzo del 2014 tuvo lugar en el Museo Ferroviario de Castejón una ocupación simbólica del mismo, al objeto de denunciar que la progresiva implantación del TAV provoca la supresión de líneas de tren, la eliminación de servicios ferroviarios y el más que probable cierre de estaciones comarcales. Por ello alrededor de 30 personas ocuparon durante 30 minutos dichas dependencias, al tiempo que corearon desde la azotea del edificio distintos lemas en denuncia del proyecto del TAV. Durante el tiempo que duró la protesta no se acercó ninguna dotación policial, ni hubo ningún problema ni con la persona trabajadora del Museo ni con ninguno de los vecinos que presenciaron la acción. Ni mucho menos tuvo lugar ningún daño en las dependencias del Museo. 

Iruñeko auzokide batek, gaur, Urriaren 17an Nafarroako Probintzia-Auzitegian deklaratu du. Tuterako bizilagun bati bezala, aurtengo martxoaren 15ean Castejoneko Tren Museoan buruturiko AHTren aurkako protesta ekintza baten karietara kalte delitua egozten zaio. 

AHTren aurka desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimendutik AHTren aurkariak kriminalizatzeko beste saiakera baten berri eman nahi dugu. Zehazki, bigarren pertsona batek, kasu honetan Etxabakoitzeko (Iruñea) auzokide batek, jasotako zitazio judizialaz dihardugu. Foruzaingoak iragan den martxoaren 15ean Castejoneko Tren Museoan burututako AHTren aurkako protesta baten karietara kalte delitua egozten dio. Irailaren 2an Tuterako bizilagun batek ere gertakari berdinengatik kalte delitua egotzita inputatu gisa deklaratu behar izan zuela gogorazten dugu. Pertsona horrek Foruzaingoak ez zuela identifikatu eta gertakizunen egunean Castejonen ez zegoela deklaratu zuen. Izan ere asteburua Orion pasa zuen eta ondorioz, protesta horretan egotea ezinezkoa zuen.

Horrez gain, espediente judizial horren barruan beste 14 pertsonentzako, horien artean bi kazetari, Argazki Press eta Eklinkik, administrazio-zehapen baten proposamena dago, pertsona bakoitzeko 300 eta 600 euro bitarteko kantitateak eskatuz.

2014ko Martxoan Castejoneko Tren Museoa sinbolikoki okupatu zen, AHTren ezarketak, besteak beste, trenbideen galera, tren zerbitzuen desagerketa eta eskualdeetako geltokien itxiera ia ia segurua eraginen dituela salatzeko. Hori dela eta, 30 inguru lagunek 30 minutuz Museoa okupatu zuten, eraikinaren goi aldetik AHTren aurkako aldarriak oihukatzen ziren bitartean. Protesta ekintzak iraun zuen bitartean ez zen inongo polizia mota azaldu eta ez zen inolako arazorik izan, ez Museoko langilearekin ezta ekintza ikustera etorritako auzokideekin ere. Are gutxiago, eraikinean ez zen inolako kalterik sortu.

Argi utzi nahi dugu AHT gutxiengo batentzako proiektua dela eta haren ezarketak oinarrizko tren zerbitzuen desagerketa erakarriko diela eskualde zein herri askori. AHT proiektu hondatzailea da, bere eraikuntzan ondasun publikoetatik urtero ehundaka milioi euro iresten duena. Hala ta guztiz ere, eta sen onaren kontra, AHTren lanek aurrera segitzen dute. Irregulartasun aunitz izan arren, jendartearen oposizio zabala izan arren, Castejon eta Arrizabalaga arteko luxuzko Txu - Txu Trena izan arren, iparrarekin eta hegoarekin abiadura handian inongo lotunerik izanen ez duen trenbide isolatua izan arren eta hamarnaka urtez zorpetuko gaituen arren, zentzugabekeria honekin aurrera segitzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada