2012-08-23

Kontuz! Ataque de las medusas del cemento! Protesta contra el TAV en Donostia

El pasado domingo día 2 de setiembre, una veintena de personas disfrazadas de medusas de Lakua tomó parte en la kalejira protesta de Mugitu Mugimendua en la playa de la Concha en Donostia. Asi mismo se repartieron cientos de hojas informativas explicando a los bañistas los motivos de la protesta contra el TAV. 

Fotos de la protesta: Ekinklik Argazkiak

Las medusas de Lakua  con sus políticas del cemento pueden producir con sus tentáculos un ataque sin precedentes al territorio y a la economía, a los derechos sociales y laborales, al medio ambiente, a la salud y al bolsillo de todos los bañistas.
 Baieztatua: Irailak 2an Donostiako hondartzek miramarmoka beldurgarrien erasoa sufrituko dute. Jarrera eta itxura alienigenoa duten izaki hauei aurre egiteko, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Kontxako hondartzan egingo den marmoken protesta-kalejiran parte hartzeko dei egiten du, hain zuzen ere Miramarmoka arriskutsuek beren garro pozoitsuekin lurraldeari eta ekonomiari, eskubide sozial eta laboralei, inguramenari eta beraz bainulari guztien osasunari eta patrikari hainbeste kalte eragin dezaketela alerta emateko.

Argazkia: Berria
Hori dela eta, goizeko 11:30etan Eusko Jaurlaritzak Alderdi Ederren duen egoitzatik abiatuko da marmoken kalejira (Andia kalearen izkinean, non goizeko 9tatik aurrera marmoken mozorroak prestatuko diren); eta denon buruan AHTrik EZ, TAV NO pankarta aldarrikatzaile bat zintzilik eramango duen marmoka-kala bera hegaldari erraldoi bat hartuta, hondartzara joko dugu Patxi Lopezen gobernuak AHTren gaian nabarmenki bere politika xahutzaileekin, txikitzaileekin eta epe laburrekoekin bete duen kaltegarrizko papera antzeztu eta salatzeko.

Izan ere, azpiegitura-lan handien aferarekin eragindako porrot ekonomikoa bistakoa den bitartean, Eusko Jaurlaritzak ez du eragozpenik izan krisialdi betean herritarrei ezarritako murrizketen ondoan AHTren obrak azkartzeko: alderantziz, AHTren Gipuzkoako zatien lehenengo harriak han eta hemen jartzen ihardun du agintaldi osoan, bere buruaz eta obra hortan xahutzen ari den dirutza izugarriari buruz lausenguzko azalpenak emanez aldi oro. Esan gabe doa Euskal Yaren kilometro bakoitza 30 milioi euro kostatzen dela, hots, Hezkuntza Ertaineko 800 irakasleren kostua da hori. Herritarren oinarrizko premiak asetzera bideratutako baliabideak estu hartzen dituzte gero aurrekontu publikoetan; eta ondorioz, lurraldearen hondamenarekin batera, hezkuntza, osasuna eta kultur arloko murrizketak, nahiz langabezia, etxe-kanporaketak, pobrezia eta bazterketa soziala aeragotuz doaz.

Eusko Jaurlaritzak, gainera, beste hainbat inberstio urgente eta estrategiko ere temati sustatzen ihardun du, hala Donostiako Bigarren Gerrikoaren luzapena, errepide gehiago, Metro gehiago, errauskailuak, makro-espetxeak, plataforma logistikoak edota eko-portu gisa apainduriko superportuak. Ezin ahaztukoak ditugu, amaitzeko, gas fracking deituriko astakeriazko egitasmoa, erregai fosilen agorpena ikusita kapitalismoaren ihesbidea baino ez dena, eta eredu desarrollista guzti hau bedeinkatzen duen DOT-Euskal Hiria deritzon lurralde-plana. Azken batean, berriki Zygmunt Baumanek Bilbora egindako bisitan esan duenez, mantsoago ibiltzeko erronka ez dago guztien eskura. Eta Jaurlaritzak, abiadurari eta porlanezko obra handiei agertzen dien zaletasun amorratuagatik, kontu publikoak eta lurraldea txiki-txiki eginda utzi dizkigu bidean. Gauzak horrela, miramarmoken kalejiran parte- hartzeko eta AHTren aurkako desobedientziari indar berria emateko dei egiten dugu.
 
Mugitu! Mugimendua
AHTri Desobeditu
 http://mugitu.blogspot.com
 
 
Convocatoria anti-TAV de Mugitu! el el 2 de setiembre:
CUIDADO, ATAQUE DE LAS MIRAMARMOKAS O MEDUSAS DEL MIRAMAR:
Una Kalejira-protesta de medusas manifestará el próximo día 2 de setiembre en la playa de la Concha el rechazo del TAV.

Así, a pesar de la convicción cada vez más extendida de que estas grandes infraestructuras son una ruina, ni la crisis, ni los recortes, ni las deudas han impedido al Gobierno Vasco acelerar las obras del TAV. Al contrario, durante toda la legislatura se ha dedicado más que nada a colocar las primeras piedras de los tramos gipuzcoanos y a dar explicaciones autocomplacientes sobre todo lo que se está gastando en las obras del TAV. Valga decir que cada kilómetro de la Y vasca sale a 30 millones de euros y equivale al coste de 800 contrataciones de profesoras y profesores en Enseñanzas Medias. De manera que las cuentas públicas aprietan la tuerca a costa de las necesidades básicas de la población y los recortes en educación, sanidad y cultura, junto con el paro, los desahucios, la pobreza y la exclusión social, aumentan en paralelo a la destrucción del territorio.

Además, el Gobierno Vasco ha seguido dibujando infinidad de inversiones urgentes y estratégicas, en más planes de carreteras como la prolongación del 2ºCinturon, más Metros, incineradoras, macro-cárceles, plataformas logísticas y superpuertos adornados con apelativos como eco-puertos. Por no hablar del gas fracking, otra huída hacia adelante del capitalismo ante el agotamiento de los combustibles fósiles, o de las Directrices de Ordenación del Territorio (DOT-Euskal Hiria) que dan cobertura a todo este modelo desarrollista.  A fin de cuentas, el reto de andar más despacio no está al alcance de todos, advertía Zygmunt Bauman en su reciente visita a Bilbo. Y el Gobierno Vasco, tan adicto a la velocidad como al dispendio en grandes obras de hormigón, nos deja finalmente con el territorio y los recursos públicos hecho trizas en el camino. Por todo ello, llamamos a participar en la kalejira de las mirmarmokas y a seguir impulsando la desobediencia al TAV.
 
Mugitu! Mugimendua
AHTri Desobeditu
 http://mugitu.blogspot.com/ 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada