2012-06-07

Endulzando el juzgado de Donostia / Tartalariak Donostiako auzitegian


AHTren aurkako "Entartatze" ekintzan auziperaturiko bi kide gaur goizeko 10etan Donostiako epaitegian "ikerketazko deklarazioa" egiteko deituak izan dira, Entzutegi Nazionalean Yolanda Barcina nafar lehendakariari egindako tartakaden ekintzarengatik zabalduriko prozesuaren barnean. Bi auziperatuek epailearen aurrean euren aurkako "Prozesamendu Autoa" errefusatu eta deklaratzeari uko egin diote. Segidan prentsaren aurrean abokatuak ikuspegi legaletik auzi honen zentzugabekeria salatu du eta bi auzipetuek ondorengo adierazpenak egin dituzte.

Dos encausados por los "tartazos" a Barcina han comparecido hoy  a las 10h de la mañana en el juzgado de Donostia para prestar declaración indagatoria dentro del proceso abierto en la Audiencia Nacional por los tartazos a la presidenta navarra Yolanda Barcina. Los dos procesados han mostrado ante el Juez su disconformidad con el Auto y se han acogido a a su derecho a no declarar. A continuación han comparecido ante la prensa, el abogado ha denunciado desde el punto de vista legal lo disparatado de este proceso y los encausados han realizado en representación de Mugitu! estas declaraciones:
AHTren AURKAKO TARTAKADAK: IKERKETAZKO DEKLARAZIOA

Agerpen hau probestuz honako hau salatzen dugu:

1. Frantziako Estatuaren inhibizioa eta iluntasuna prozeduran, bere lurraldean izaniko gertaera batzuen aurrean. Gogora ekarri nahi dugu, bere garaian ekintza ikertzeko espedientea zabaldu zela, ondoren jarraitasunik izan ez duena eta honela, auzia Entzutegi Nazional espainiarrera hel zedin ahalbideratu dute. Inoiz baino argiago ikus daiteke espainiar eta frantziar Estatuen kolaborazio polizial-judiziala.

2. Nafar Gobernuaren mendeku politikoa, jarduera legalak abiatzean Foru Polizia erabiltzeko inongo dudarik izan ez duena, gobernuko lehendakariaren agindu zuzenetara dagoena eta era berean, auzi honetako salatzailea dena.

3. Auzi hau Entzutegi Nazionalak eramatea, salbuespenezko auzitegia dena, frankismoko Ordena Publikoko Auzitegitik eratorria dena eta azkenaldian, espainiar Estatuko disidentzia politiko ororen organu zigortzaile eta errepresogilean bilakatzen ari dena. Horregatik, hainbat sektore herrikoiekin bat eginik honen desagerpena aldarrikatzen dugu.

4. Proportzionaltasun printzipioa errespetatu ez izana, gertaera “agintearen aurkako atentatu larri” gisa kalifikatzeagatik eta ondorioz, 4 eta 10 urte bitarteko gartzela zigor eskaera neurrigabeak egiteko aukerarekin. Oso deigarria da gisa honetako ekintzak beste herrialde batzuetan izaten dituzten zigor legal arinak. Frantziar Estatuan tartakadak botatzeagatik ezagutzen dugun azken sententzian, guk egin genuen lurralde berean hain zuzen ere, aurreko gobernuko lehen ministroa Raffarin jauna tartakatu zuen gazteak 400€ko isuna jaso du.

5. Espainiar Estatuan ezartzen duten autoritate printzipio sakrosantua, helburua nor den arabera ondorio legal desberdinak dituena. Honela, agente izaera edo agintearen agentea izaera ez duen pertsona bat tartatzeagatik falta bat izatetik pasako ez zen bitartean, pertsona hori agentea balitz 2 eta 4 urte bitartean zigortua izan zitekeen eta tartakatua agintearen agentea balitz ordea, 4 eta 6 urte bitartean. Tartakatua erregea balitz, zigorra itzela litzateke. Auzipeturiko bati gainera, kargu publikoa izateagatik larrigarria ezartzen zaio eta berari zigorra 10 urteraino igo dakioke.
Delitu bat “agintearen aurkako atentatu larri” gisa kalifikatzeko “elementu subjektiboen” artean besteak beste hauek daude: iraintzea edo laidotzea nahi izatea eta autoritate printzipioa ez ezagutzea. Autoritate printzipio honen aplikazioak Konstituzioak aldarrikatzen duen “espainiar guztien berdintasuna legearen aurrean” baliogabetzen du.
Okzitaniako Tolosan bortxarik gabeko ekintza bat burutzeagatik espainiako Entzutegi Nazionalaren esku uzteko frantziar Estatuko gobernuak duen ardura salatzeko, AHTren aurkako desobedientzia zibileko Mugitu! Mugimenduak hitzaldi eta kontaktu bira bat burutzen ari da frantziako hainbat kolektiboekin:

    - Ekainaren 5ean Parisen, AHTren aurkako beste talde batzurekin bilkura batean parte hartu genuen, bertako NO-TAV taldeak deituak.
    - Uztailaren 6 eta 11ren artean proiektu handi, inutil eta txikitzaileen aurka Hendaiako Kartak antolaturiko Foroan parte hartuko dugu Nantesen.
    - Abuztuaren 1 eta 2an, Eychenaten (Ariege) egonen gara OCL kolektiboaren urteko kanpaldian.

    Era berean, burugabekeria eta zarrastelkeria hutsa den AHTren aurka hiritarrak borrokan jarrai dezaten animatzen ditugu, eta hiritar aktibo eta konprometituak bezala desobedientzia zibila metodo baliagarri eta zilegi bezala erabiltzera animatzen ditugu.




TARTAZOS ANTI–TAV: DECLARACION INDAGATORIA

Aprovechando esta comparecencia queremos denunciar:

1. La opacidad en el procedimiento e inhibición del estado francés en un hecho sucedido en su territorio. Hay que recordar que en su día se abrió un expediente para investigar la acción, que no ha tenido continuidad, posibilitando así que el caso llegara a la Audiencia Nacional española. Es más evidente que nunca la colaboración policial- judicial del gobierno francés con el español.

2. La venganza política del gobierno de Navarra, que no ha dudado en emprender acciones legales utilizando para ello la policía foral, a las ordenes directas de la presidenta del gobierno, denunciante del caso.

3. La asunción del caso por parte de la Audiencia Nacional, juzgado de excepción heredero del Tribunal de Orden Público franquista, que se está convirtiendo en un órgano de represión y castigo de la disidencia política en el Estado español, por lo que nos unimos a la reivindicación de amplios sectores populares que exigen su disolución.

4. El no respetar el principio de proporcionalidad al calificar el hecho de “atentado grave a la autoridad” que puede comportar peticiones fiscales desorbitadas de entre cuatro y diez años de cárcel. Llama la atención que hechos similares en otros países tienen consecuencias penales leves. La ultima sentencia por tartazos que conocemos dictada en el Estado Francés, curiosamente en el mismo territorio donde se llevó a cabo nuestro acto de protesta, así lo demuestra: 400 € de multa a un joven que el pasado febrero entartó a Mr. Raffarin, primer ministro francés del anterior gobierno.

5. El sacrosanto principio de autoridad que se aplica en el Estado español por el que una acción tiene repercusiones legales diferentes según la persona a quién va dirijida. Vemos así como un tartazo a una persona que no ostente el carácter de agente o de agente de la autoridad no pasaría de falta o quedaría impune, mientras que si fuera a un agente de la autoridad podría ser penalizado entre dos y cuatro años de cárcel y si es autoridad, como el caso que nos ocupa, entre cuatro y seis. Ni que decir tiene que si fuera al rey sería bastante superior. Además se da el caso de que a uno de los acusados por ser cargo público se le aplica agravante, por lo que la pena puede ascender hasta 10 años.
Hay que destacar que entre los “elementos subjetivos” para calificar un delito de “atentado grave  a la autoridad o a agente de la autoridad” figura el pretender “ofender, denigrar o desconocer el principio de autoridad”.La aplicación de este principio de autoridad invalida la supuesta “igualdad de todos los españoles ante la ley” que proclama la Constitución.

Para denunciar la responsabilidad contraída por el gobierno francés al dejar este asunto en manos de la Audiencia Nacional abocando a una brutal persecución penal por una acción de protesta no violenta realizada en Toulouse, el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! está realizando una gira de charlas y contactos con diferentes colectivos franceses:

    - Antesdeayer 5 Junio asistimos a unos encuentros en París junto con otros colectivos europeos contrarios al TAV, organizado por el Cómite local anti-TAV.
    - Entre el 6 y 11 de Julio en Nantes acudiremos al Foro contra grandes proyectos inútiles y destructores organizado por la Carta de Hendaia.
    - El 1 y 2 de Agosto en Eychenat (Ariege) estaremos en la acampada anual que el colectivo OCL organiza todos los años.

    Asimismo, seguimos animando a luchar contra esa aberración, derroche y sinsentido que es el TAV, utilizando para ello la desobediencia civil como un método válido y legítimo de actuación de un pueblo activo y comprometido.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada