2012-04-17

Protesta en Villafranca antes las expropiaciones del TAV


Hoy día 17 de abril de 2012 ha tenido lugar en Villafranca, población de la Ribera Navarra, con la asistencia de funcionarios de ADIF y del Gobierno de Navarra, la firma de expropiaciones de terrenos afectados para la ejecución de las obras del TAV en el tramo Castejón-Comarca de Pamplona, concretamente lo que concierne al subtramo Castejón-Cadreita. A convocatoria de Mugitu Mugimendua!, movimiento de desobediencia civil al TAV, una docena de personas se ha concentrado con una pancarta de protesta ante la Casa de Cultura de dicha localidad, donde ha tenido lugar el acto con los diversos propietarios afectados. Queremos mostrar nuestra sorpresa ante la ubicación de dicho acto oficial, ya que normalmente se suelen celebrar en dependencias de los ayuntamientos. Asi mismo comentar que se han repartido decenas de hojas informativas con los motivos de la protesta realizada. El acto de la firma de expropiaciones ha tenido lugar con la vigilancia de varias dotaciones de la Guardia Civil. En los sucesivos días 18 y 19 de abril tendrá lugar la firma de expropiaciones en las localidades de Valtierra y Cadreita.

PISUZKO ARRAZOIAK DITUGU AHTREN AURKA EGOTEKO
Gaur Alesbesko udaletxearen atarian gaude Nafarroako AHTren lanak aurrera jarraitu ahal izateko Castejon eta Cadreita artean egin behar dituzten behartutako desjabetzeei gure arbuioa adierazteko. Aurrekontu orokorretan murrizketa gogorrak izan arren, bereziki gizarte zerbitzuetan, Nafar Gobernuak tematuta segitzen du AHTren lanak aurrera eramateko. Horretarako, aurtengo aurrekontuetan 134 milioi euro erabiliko ditu. Hori guztia euskal Yrekiko eta Zaragozarekiko lotuneak egiteko finantziaziorik izanen oten den jakin gabe.

Dirua ez da bakarrik xahutzen dena, lurra ere gogotik hondatzen ari bait da. Lanean dauden Cadreita- Alesbesen azpitarteko 8,5 km.horietan dagoeneko 133,5 Ha. desjabetu dituzte, kilometroko 16 Ha edo 25 futbol zelai. Eta gaur egin asmo dituzten Castejon-Cadreita azpitarteko desjabetzeen bidez km.ko 39 futbol zelai okupatuko dituzte. Osotara 300 Ha. baino gehiago bakar bakarrik bi azpitarte horietan AHTren zerbitzurako. Honetaz gain lurraldearen banalerro berria, lur mugimendu ikaragarria, porlan kontsumo itzela, harrobien gainustiaketa, hondakindegien sorrera eta energia kontsumo neurrigabea, bai eraikuntzan nola funtzionamenduan. AHT bakar bakarrik hiri handietan geldituko litzateke eta gutxiengo batek soilik erabiliko luke, hiriburuz hiriburu mugitzen eta txartelaren prezio garestia ordaintzeko gai denak. Hori bai, martxan jarriko denean errentagarria izanen ez den heinean, bai eraikuntza zein funtzionamendua denon artean ordainduko genituzke. Laburbilduz, tren hau Nafarroan elefante bat Zarzuelako Jauregian bezala sartzen ari da, ukitzen duen oro txikituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada