2012-02-23

AHTren aurkako aldarria metro geltokian


AHTren aurkako eta greba orokorraren aldeko ekimen ikusgarria egin dute Areetan


UKBERRI.NET - Data: Asteartea, 2012 Ots, 21 Pasa den larunbatean, Metro Bilbaoko Areetako geltokia salaketa ekintza ikusgarri baten erakusleihoa bilakatu zen zabaldu zenetik, goiz-goizetik. Barruko hormetan, hogei bat metroko luzera zuen pintaketa ageri zen, hainbat ezezagunek metroa itxita egondako goizaldeko orduetan egindakoa. Horma-irudian, martxoaren 29rako greba orokorra iragarri, metroko langileek bizi duten lan gatazkan borrokatzen jarraitzeko animoak eman eta Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek, udalek eta enparauek iragarritako gastu sozialen murrizketak zalantzan jarri zituzten. Izan ere, ondoan ageri zenez, erakundeek ez diote Abiadura Handiko Trenari inolako murrizketarik ezarri eta, lehen bezala, azpiegitura hori ordaintzeko pertsonako 4.970 euro bideratuko dutela gogoarazi zuten. Obra gelditzea ere eskatu zuten ekimen horren bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada