2010-06-09

MUGITU! MUGIMENDUAREN OINARRIAK



MUGITU! MUGIMENDUAREN OINARRIAK [pdf]


1.- M!Mugimenduak helburutzat ditu AHT proiektuaren inposaketari aurre egitea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida ematea, hala nola, herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea.

2.- M!Mugimendua arestian aipaturiko helburuetan eta filosofia zehatz batean oinarritzen da eta hauek lortzeko tresna zehatzak erabiltzen ditu: desobedientzia zibilarenak.

3.- M!Mugimendua ez da erakunde bat. Egoitzik eta egitura zehatzik ez duen eta buruzagirik edo arduradunik onartzen ez duen mugimendua da.

4.- Edozeinek erabil dezake M!Mren logo eta izena, baldin eta irizpide zehatz hauekin egiten badu:

5.- M!Mren izenpean egiten diren ekintza guztiak bortizkeriarik gabe eginen dira ezinbestean.

6.- M!Mren izenpean egiten diren ekintza guztiak agerikoak izanen dira eta hauen erantzukizuna bere gain hartuko dute ekintzaileek.

7.- M!Mren izenpean egiten diren ekintza guztiak konpromiso sozial eta pertsonal koherente batean oinarriturik egonen dira, honek, batzuetan legeak urratzea ekar dezakeen arren.

8.- Ekintza bakoitzaren ardura guztia ekintza bera egiten duen pertsonak hartuko du.

9.- M!Mugimendua ez dator inor ordezkatzeko asmoarekin. AHTren aurkako borrokan ideiak eta ildoak zabaltzera heldu da, guztion artean eta bakoitzak bere esparrutik, AHT gelditzeko.



PRINCIPIOS DEL MOVIMIENTO! MUGITU


1.- El Movimiento!M tiene como objetivos hacer frente a la imposición del proyecto del TAV y que en la sociedad pueda darse un verdadero debate en torno al transporte y el modelo social, así como, para que sea respetada la capacidad de decisión de los

pueblos.

2.- El Movimiento!M se fundamenta en estos objetivos y en una filosofía definida, y para lograr dichos objetivos utiliza herramientas concretas: las de la desobediencia civil.

3.- El Movimiento!M no es una organización. Es un movimiento que carece de sedes, que no tiene estructuras y que no acepta dirigentes o responsables.

4.- Cualquiera puede utilizar el nombre y el logo del M!M siempre y cuando lo haga en base a estos criterios:

5.- Todas las acciones que se realicen bajo el nombre del Movimiento!M se harán, necesariamente, sin usar la violencia.

6.- Todas las acciones que se realicen bajo el nombre del M!M serán públicas y quienes las lleven a cabo asumirán la responsabilidad de las mismas.

7.- Todas las acciónes que se hagan bajo el nombre del M!M estarán sustentadas en un compromiso social y personal coherente, aunque esto a veces pueda acarrear transgredir las leyes.

8.- La responsabilidad total de cada acción la asumirá la persona que la lleve a cabo.

9.- El Movimiento!M no viene a suplantar a nadie. Viene a ampliar ideas y planteamientos en la lucha contra el TAV, para que entre todas y todos, y cada cual desde nuestro ámbito, paremos el TAV.



Inprimitu / Versión para imprimir [pdf]

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada