Barakaldoko MegaParkeko Olentzeroak absolbituak izan gara.
Gaur, abenduak 22, 6 urte betetzen dira 8 Olentzerok Barakaldoko MegaPark merkatal gunean enbidonatu ginenetik.
Protesta ekintza horrekin kontsumo-gizartea eta azpiegitura handiak (AHT, SuperSur...) salatu nahi izan genituen.
Urte guzti hauetan, 3 urte eta erdiko kartzela-zigor eskaerakin eta baldintzapeko askatasunean bizitzera ohitu ginen. Urriaren 6an epaitu gintuzten eta orain absolbitu egin gaituzte.
Epaia ez dugu orain jaso, baina berri ona emateko, epaia irmo izan arte itxarotea erabaki dugu. Ekintzaren urteurrena data polita iruditu zaigu esateko.
Hasiera-hasieratik, eta epaia edozein izan ere, oso garbi izan dugu egindakoa bidezkoa zela. Oraingo gizarte-eredua sozioekonomikoak hondamendira garamatza bai sozialki, bai ekonomikoki, bai ekologikoki ere. Ezkerraldekoak ondotxo dakigu hori. Ez ahal da beharrezkoa hori salatzea?
Horregatik, animatu nahi zaituztegu geldi ez egotera baizik eta borrokatzera eta protesta egitera.
Amaitzeko, bihotzez eskertzen zaituztegu elkartasuna eman diguzuen talde, hedabide eta lagun guztiei.
KONTSUMISMOA ETA AZPIEGITURA HANDIEI IKATZA!