AHTren aurkako III. Bizikleta martxa
Uztailak 31: 7ª etapa
Gopegin esnatu da gaur AHTren aurkako bizikleta martxa, 8:30etako dianaren kantu hotsekin. Indarrak biltzeko gosaltzen ari zirela, ordea, euriak planak zertxobait aldrebestu dizkie: 9etan “Fraking Ez” taldekoekin Gorbeiara abiatzekoa zen mendi martxa, 10etara atzeratu da, atertu duen arte.
Ordu horretan, bizikletaz hurbildu dira Murua ondoraino, eta handik oinez ekin diote mendi martxari. Bi ordu eta erdiko ibilaldiaren ondoren, tontorrera iristea lortu eta ekintza xumea egin dute bertan: Fracking-aren eta AHTren aurkako banderolak zintzilikatu dituzte Gorbeiako gurutze ezagunean. Ostean, pankarta bat zabaldu eta argazkiak atera dituzte.





