Maiatzak 9 Larunbata
Auzoenean (Bidebieta auzoa/Donostia)
12etan: NEKANE JURADO:
“La alta velocidad de la destrucción social”
14etan: HERRI JANTOKIA (bertako produktoak, begetarianoa)
15’30ean: La lucha NO TAV en VAL SUSA, charla de COMPAÑER@S de ITALIA. Erri di Luca eta errepresaliatuekin elkartasuna!
*AUZOENEA: antiguo colegio amarillo de Bidebieta.
Anbulategiaren ondoan (DonostiaBus: 14. Linea)
Maiatzak 9 larunbatean, AHTren aurkako borrokari buruzko hitzaldi-topaketa bat egingo da Donostian, Nekane Juradok (ekonomilaria) eta Italiako kideek parte-hartuko dutelarik. Eguerdiko 12etan Bidebieta auzoko “Auzoenea”n hasiko den topaketa honetan, Nekane Juradok “Abiadura handiko suntsipen soziala” hitzaldia eskeiniko du; eta Italiako lagunak, berriz, Val Susako NO TAV mugimenduaren egoeraz, borrokaren errepresioaz eta Erri di Luca idazlearen epaiketaz arituko dira, hain zuzen ere sabotaia publikoki defendatzeagatik datorren maiatzaren 20an Turinen epaitua izango dena. Bi hitzaldien artean bazkaria ospatuko dugu Auzoeneako jantokian (bazkarirako izena ematea eskatzen da, honako helbidera mezu bat bidaliz: ahttavgeldituorain@gmail.com). Topaketa Auzoenean egingo da, Bidebieta auzoko zentro sozial eta komunitarioan: Auzoenea “antiguo colegio amarillo” izenerakin ezagutzen den eraikinean dago (auzoan horrela deitzen dute tokia). Autobusean joateko, Donostiako busen 14. Linea hartu behar da. Beraz, topaketan partehartzeko dei egiten dugu eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu.