Uztailaren 25ean hasiko da Castejon-en eta 8 eguneko ibilbidean Nafarroako Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Gopegira hurbilduko da, Gasteizen abuztuaren 1ean amaitzeko. Bizikleta martxan zehar hitzaldiak eta tailerrak, mahainguru eta eztabaidak, antzezlanak, kontzertuak eta protesta ekintzak egingo dira.
Egitaraua eta oharrak / Programa y avisos
IIIª Marcha en Bici contra el TAV (castellano)
III AHTren aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailea
IIIª Marcha en Bici contra el TAV (castellano)
III AHTren aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailea
Halaber, lurraren aldeko borroketan eta jendarte eredua eraldatzeko ekimenetan dabiltzan pertsona zein kolektiboekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko aukera emango du bizikleta martxak.
Herriz herri pedaleatuz, AHTren zentzugabekeriazko egitasmoaren salaketa egingo dugu, lurraren suntsiketa, desberdinkeria soziala eta egun beharrezkoak diren premia ekonomikoen xahuketa ekartzen dituelako. Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarekin batera, lurrari erasotzen dioten beste hainbat proiektu ere ezbaian jarriko dugu, hala nola, Gas Fracking-a, Erraustegiak, Autopista Elektrikoak… finean lurra suntsitzen duen eta dirua bizitza sozialaren erdigunean jartzen duen egungo eredu kapitalista eta jasanezinaren isla direnak. Horren aurrean borrokatu eta jadanik hasita dauden bide berriei ekinen diegu, eraldaketarako bidea desobedientzia izanik.
AHTren kasuan, mito bat erortzen ari da.








