2014-08-01

8. kronika. AHTk larru gorritan uzten gaitu; Biluztu dezagun AHT!!



8. kronika. Abuztuak 1 ostirala, SESTAO-BILBO-BASAURI

Sestaoko Txirbilenea Gaztetxetik abiatuta txirrindula martxa desobeditzaileak Bilbo aldera jo du. Hainbat kaletatik pasa ondoren pankarta batzuk eskegi dira martxan zehar ikusitako eraso ekolojikoak salatuz.  Nabarmendu behar da Euskalduna zubitik zintzilikatu duten AHTren aurkako  pankarta erraldoia, Bilboko garbitasun zerbitzuek berehala kendu dutena.

Eguerdian Bilboko Abando tren geltokiaren aurrean  martxak ekintza bat burutu du. Tropela Plaza Zirkularrera iristerakoan biluztu eta eseri egin da zirkulazioa moztuz.

Txirrindulariek "AHTk biluzten gaitu" lelodun pankarta bat erakutsi dute.Gorputz biluziek irla bizidunak ziruditen asfaltoaren basamortuan. Larruaren distirak hiriaren grisa argitu du tarte batez kaleari izaera publikoa bueltatuz. Kotxeek bahitu ohi duten eremuaz pertsonak jabetu dira AHTren trapu zikinak aireratuz. Biluztutakoek AHT biluztu dute.
Ekintza honen bitartez adierazi nahi izan dute AHTren eraikuntzan diru kopuru izugarriak xahutzen diren bitartean jendearen prekarietatea eta murrizketak haundiagotzen ari direla. Honen errudun nagusietako bat Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) da eta horregatik bere bulegoaren aurrean gauzatu da gaurko ekintza.

Ertzaintza berehala agertu da eta bi lagun eraman ditu komisaldegira identifikatzera. Trafikoa hamar minutuz etenda egon da eta kotxe ilara handiak sortu dira.

Atxilotutako bi lagunek Deustuko komisaldegian bi orduz pasa ondoren  aske gelditu dira. Euren aurkako salaketa akta ireki zaie identifikatzeari uko egiteagatik desobedientzia leporatuz eta komunikatu gabeko ekintza bat egitea egotziz.

Bilbiko plazan bazkaldu ondoren AHTren aurkako tropela  Basauri aldera abiatu da. Zaratamoko zubibidean txirrindulari batzuk igo dira eta "TAV VIA MUERTA" lelodun pankarta erraldoia eskegi dute. Gogoratu zubibide honetatik inoiz ez dela AHT pasako alperrik eraiki delako hamaika milioi euro xahutu ondoren.
Basauriko Txarraska Gaztetxera heldutakoan  AHTren aurkako elkarretaratzea burutu da eta segituan Txirrindula Martxa honen balorazioa egin dute. Gaztetxean afaldu ondoren kontzertu batez eguna amaitu da.

El TAV nos deja desnudos. Corte de carretera ante ADIF (Abando, Bilbo)

Gaur eguerdian Bilboko Abando tren geltokiaren aurrean AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzaileak ekintza bat burutu du. Tropela Plaza Zirkularrera iristerakoan biluztu eta eseri egin da zirkulazioa moztuz. Txirrindulariek "AHTk biluzten gaitu" lelodun pankarta bat erakutsi dute. Ekintza honen bitartez adierazi nahi dugu AHTren eraikuntzan diru kopuru izugarriak xahutzen diren bitartean jendearen prekarietatea eta murrizketak haundiagotzen ari direla. Honen errudun nagusietako bat Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) da eta horregatik bere buelgoaren aurrean gauzatu dugu gaurko ekintza. Ertzaintza berehala agertu da eta bi lagun eraman ditu komisaldegira identifikatzera. Trafikoa hamar minutuz etenda egon da eta kotxe ilara handiak sortu dira. Gaur Bilbo Zaharreko Plazan bazkaldu ondoren txirrindula martxa Basaurira joango da eta bertako Txarraska Gaztetxean martxaren balorazioa burutuko da. Info +: Tlfnoa: 654 480 589
MUGITU! MUGIMENDUA

Hoy al mediodia la marcha desobediente contra el Tren de Alta Velocidad ha realizado una acción delante de la estación del tren de Abando en Bilbao. Cuando el pelotón ha llegado a la Plaza Circular las personas participantes se han desnudado y se han sentado en la carretera cortando la circulación al tiempo que mostraban una pancarta con el lema el "TAV nos deja en pelotas". Por medio de esta acción hemos querido denunciar que mientras se despilfarran ingentes cantidades de dinero en la construcción de esta infraestructura la precarización y los recortes se incrementan sin medida. Uno de los mayores responsables de esta infraestructura es Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) y por esa razón la acción se ha llevado a cabo delante de sus oficinas. La Ertzaintza ha aparecido rapidamente y se ha llevado a comisaria a dos participantes por negarse a identificarse. El tráfico ha estado paralizado durante 10 minutos colapsándose todo el centro de Bilbao. Después de comer en Bilbao la Vieja l@s ciclistas se dirigirán a Basauri donde tendrá lugar una valoración de la marcha en el Gaztetxe Txarraska.+ info: Tlfno: 654 480 589
MUGITU! MUGIMENDUA

2014-07-31

7. kronika: Zaborren negozio zikinaren aurrean, alternatibak hausnartuz




7.kronika Uztailak 31 Osteguna, ZALLA-BARAKALDO-SESTAO

Zallatik irten baino lehen, txirrindulariek Otsoaren Taldea  talde ekologistako kide batekin solasaldia izan dute "Las Lagunas" zabortegiaren inguruan. Zabortegi honek industria hondakinak  jasotzen ditu, ez du ingurugiroaren arautegia errespetatzen eta La Jarilla erreka etengabe kutsatzen du. Hori dela eta, bertako udalak bere itxiera eskatu du. Solasaldia bukatutakoan, gaurko etapari hasiera eman zaio. Zalla atzean utzi  eta  Alonsotegitik pasatzerakoan, Zabalgarbi errauskailura joan dira. Bertan, Ekologistak Martxan taldeko kide batek errauskailu honen nondik norakoak azaldu ditu. Hantxe Bizkaiko hainbat zonalderen hiriko zaborrak erretzen dira kutsadura handia sortuz, dioxinak eta beste. Gainera, zaborrak erretzeko gasa behar du. Argi ta garbi gelditu dena hauxe da: etxeko zaborrak ongi bereiztuko balira, egoki birziklatuko lirateke eta hau bezalako errauskailuek ez lukete inongo zentzurik izango. Beraz merkeago eta garbiago litzateke errauskailuak ixtea eta zaborrak ongi bereizten hastea, hainbat tokitan egiten den bezala. Bisitaldi informatibo hau amaitzerakoan, txirrindula martxak Barakaldo aldera jo du eta bertako kaleetatik ibili da AHTren aurkako eskuorriak banatzen eta desarrolismoaren aurkako aldarria zabaltzen. Barakaldoko Kobazulo Gaztetxera iristerakoan, Ertzaintza gaztetxearen atarian zegoen eta gaztetxeko bi lagun identifikatu ditu.  Gaztetxe hau duela bi hilabete okupatu zen eta Ertzaintzaren jazarpena pairatzen du maiz sarritan. Gaztetxean bertan bazkaldu ondoren Sestaora zuzendu dira. Hango Txirbilenea gaztetxean Hiritar segurtasun legea eta zigor kodearen berrikuntzaz mintzatu da Salhaketa kide bat. Afaldu ondoren, SOStemible antzezlana taularatu da, Txiflando taldearen eskutik.   

>>GALERIA DE FOTOS<<

2014-07-30

6. kronika: "Lurra ez saldu, defendatu" lelopean jarraitu du gaur AHTren aurkako bixikleta martxa




Uztailak 29 Asteartea, SANTURTZI-ZIERBANA-MUSKIZ-ZALLA

Gaur "La kelo" gaztetxean esnatu dira txirrindulariak gosari goxo batekin eta bertan "La kelo"ko lagunen berotasunaz gozatu ahal izan dute. "La Kelo Gaztetxea gure etxea" ohikatuz abiatu dira berrogei inguru txirrindulari. Zierbenan Superporturaren erokeriaren inguruko azalpenak entzun dituzte Iñaki Udalaren eskutik. Bertan 30.000.000 tona salgai mugitzen dira urtero, petroleo, gasa, txatarra eta ikatza bataz beste. Hauek guztiak  elektrizitatearekin batera  negozio handiak dira. Superportu honetan sartu ta atera egiten diren salgaien %9 soilik mugitzen da trenez, beraz 21 milioi tona salgaik kamioiez egiten dute bidea. Honek esan nahi du kai erraldoiak ehunka mila kamioi mugiarazten dituela Bizkaiatik. Hizlariak azpimarratu du Superportuan ekoizten den elektrizitatearen erdia kanpoan saldu egiten dela eta kontsumitzen duguna beharko genukena baino kopuru handiagoa dela. Superportuan zisternetan biltzen duten gasaren ahalmen suntsitzilea bonba atomakoarena baliokidea dela komentatu dute hortxe bildutakoek. Ondoren txirrindulariek Petronor-en eragin kaltegarria ikusteko aukera izan dute eta birfindegiaren itxiera aldarrikatu dute. Bazkaldu eta gero, Petronor eta Koke plantari buruzko hitzaldian Muskizeko bizilagun batek Petronor beraren eta Coke plantaren inposaketaz auzokideen borondatearen auka hitz egin die. Zonaldearen induatrializazioaren balizko onurak zalantzan jarri ditu kutsadura handia jasan behar baitute bertakoek. Gero, Txirrindulariak Sopuertaruntz abiatu dira Zallara iritsi baino lehen. Hemen Frackingari buruzko eztabaida burutu da herriko plazan Enkarterrietako "Fracking Ez" talde kide  batek gidatua. Ondoren, pankarta bat zintzilikatu dute Palestinari elkartasuna adieraziz. Afaldu ostean erresistentzia eta ekintza zuzena metodoak ezagutu dituzte Itoizko solidario baten eskutik.  

2014-07-29

5. kronika: Pedalei eraginez itsasoa eta lurraren defentsan!


5. kronika:

Uztailak 28 Asteartea, PLENTZIA-GETXO-SANTURTZI


Plentziatik abiatu baino lehenago, Talaia Elkarteko kide batek BIMEP-i buruzko azalpen informatiboa eman du. Azpegitura honen bidez olatuen energia jaso nahi dute. Halaber, Astillero Plazan, bertako batek Plentziako garapen urbanistikoari buruzko aurkezpen txiki bat eman du. Han txirrindulariei kontatu diete, besteak beste, badagoela plan bat Armintza eta Leioaren artean 30.000 etxebizitza berri eraikitzeko. Plentziatik aterata, Txipioko Paduraren aldeko borrokaren berri izan dute eta padura hori mehatxatzen zuen proiektu urbanistikoaren kontrako garaipena nola lortu zen. Gero, Getxora ailegatzerakoan, Azkorriko basoa ezagutu dute oinez. Baso hau suntsitzeko arriskuan dago Sopela eta Getxoren artean egin nahi duten errepidea dela eta. 

Eguerdian, Getxoko Andra Mari auzoko Tosu ingurunean bazkaldu dute, bertakoek
egindako janari goxoa. Txoko honetan gaur egun erabiltzen ez den Ibarbengoa metro geltokiaren ondoan, hirurehun kotxearentzako parking bat egin nahi dute. Hori dela eta, bertako "TOSUtik ez dira pasako!" Ekimenaren partaideek Irailaren 1etik aurrera prestatzen ari diren akanpada iraunkorra iragarri dute. Martxarekin jarraituz, txirrindulariak Algortatik bueltatu dira eta hango Portu Zaharrean sirenoarekin txonbo herrikoia egin dute eta atxilotu berri izan den Xabier Otegirekiko elkartasuna adierazi nahi izan diote pankarta bat eskegiz. Bainua amaitu eta gero, Nerbioi ibaia dragatze proiektuaren aurkako azalpentxoa izan dute. Segidan, Itzulbaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan, Getxoko egoera urbanistikoaren azalpena jaso dute. Segidan, AHTren aurkako Bizi Martxa Ezkerraldera heldu da Portugaleteko zubi zintzilikatua pasatuz. Ezkerrealdera iristerakoan, jende mordo batek ongi etorri hunkigarria eskeintzeaz gain, txirrindula martxara batu da, ehun laguneko tropela sortuz. Santurtziko "La Kelo" Gaztetxean bukatu da gaurko martxa. 

2014-07-28

Lemoiz eredu, borrokari heldu, AHT gelditu!



4. kronika: Uztailak 28 Astelehena, GERNIKA-BAKIO-LEMOIZ

Atera baino lehenago Astraren aurrean, txirrindulariek argazki bat atera dute Val Susan AHTren aurka preso daudenekin elkartasuna adierazteko. Gernikako Azoka eguna denez, informazio banatu da saltzaile eta erosleen artean. Gero Bizi Martxak Sukarrietako bidea hartu du. Herri honetan, "Urdaibai, zain dezagun" Plataformako kideekin topaketa bat egin da Guggenheim eta beste proiektu urbanistiko espekulatiboen arriskuaz hitz egiteko. Ondoren, Txirrindula Martxa Bermeora heldu da. Bertan, Lamerako Kioskoan,  AHTren aurkako tropelak oso ongi-etorri atsegina eta hamaiketakoa ezinhobea izan du, musika, dantza eta guzti. Handik aurrera, txirrindulariak Bakiora ailegatu dira. Han, bazkaldu ondoren, Bakioko zinegotzi batekin eta Ahoztar Zelaietarekin, hirigintza espekulatzailearen aurkako hitzaldi informatiboa eduki dute. Azken hau, "Jóvenes burukides vizcainos" liburuaren egilea da. Berriro txirrindularen gainean igo eta zaparrada handiarenpean Lemoizko zentral nuklearrera heldu dira. Bertan, Torre Altonaga "Medius"-en testigantza jaso dute. Segindan, Plentziara jo dute bertako gaztetxean afaltzeko. Afal ostean, “Lemoiz: borroka antinuklearraren mugarri” izenburuko mahaingurua burutu da, Carlos Alonso (Komite Antinuklearrak), Torre Altonaga “Medius”, Juantxo Estebarantz eta Talaia Elkarteak (Lemoizko bizilagunak) parte hartu dutelarik.

>>GALERIA DE FOTOS<<



2014-07-27

AHTren inposaketaren aurrean borrokan tinko!



3. kronika: Uztailak 27, Igandea: DIMA-GALDAKAO-LARRABETZU-GERNIKA

Gaur goizean Diman lo egin ondoren, AHTren aurkako Txirrindula Martxak Usansolo aldera jo du. Bertan, auzokideek ongi etorri beroa eskaini diete txirrindulariei. Beraiekin batera, oinez, Usansoloko kaleetan barrena AHTren aurkako aldarrikapena ozenki plazaratu da. Ondoren, AHTren aurkako tropela Galdakaoko Bekea auzora abiatu da. Bertako auzokideek prestaturiko hamaiketako goxoa dastatu ondoren, AHTren lanak ikustera joan dira. Urte terdiz lanak geldituta izan ondoren, orain berriro hasi dituzte. Bekea auzoan izandako AHTren aurkako borrokaren informazioa erakusketa baten bidez ikusteko aukera izan dute. Segidan, txirrindula martxa Galdakaora joan da eta bertakoek harrera beroa egin diete plazan. Segidan, Larrabetzura joan dira eta Goiko-Elexea auzoan marmitako goxoa dastatu dute. Gaur arratsaldean, Morga portua gainditu ondoren, Muxikako "Auzokoa" baserrira bisita egingo dute. Bertan, nekazaritza ekologikoren produktuak dastatzeko aukera izango dute. Gernika, eguneko helmuga izango da. Astran, afaldu ondoren, kontzertu bat egongo da Ganbaratik bakarlariaren eskutik.

>>GALERIA DE FOTOS<<

Munduko bidegorri garestienenan AHTa salatzen

2 kronika. Uztailak 26 Larunbata: ATXONDO – ZORNOTZA – DIMA

Gutxi baino gustora lo egin eta gero goizean goiz AHTren aurkako txirindulariek Apatatik Zornotzarantz abiatu dira. Bidetik Matiena, Durango eta Iurreta zeharkatu ondoren, AHTko kilometro inguruko zubi bide batetik San Antonio auzoan sartu eta Montorra Baselizeraino heldu dira, obrak bertatik bertara ezagutzeko eta guztiz suntsitzailea den azpiegitura tarte hau bidegorri bihurtuz. Zornotzara heldu, hamaiketako bat erdialdean hartu, eta segidan Boroara Joan dira “Zornotza Bizirik” taldeko partaide batzuen eskutik bertako Zentral Termikoaren borrokaren berri jasotzeko. Hortik Leginetxe auzora joan dira. Bertan duela 4 urte baserriko jabea kaleratua izan zen obrak direla eta, eta ondoren okupatu zuten AHTren aurkako erresistentzia gune bihurtzeko baserria suntsitu arte. Geroxeago Astepe biaduktora sartu dira, eta biaduktoaren erdian pankarta erraldoi bat zabaldu dute,” AHT TAV STOP” leloduna. Segidan Lemoako Lemorieta auzokideek ongi etorri beroa eskeini diete, eta udaletxean aurkeztutako AHT eta beste azpiegitura txikitzaileak salatzeko mozioa irakurri diete. Ondoren Lemoako Gaztetxen bapo bazkaldu dute.

GALERIA de fotos

AHTren aurkako bigarren bizikleta martxa desobeditzailea abian da

AHTren AURKAKO II BIZIKLETA MARTXA DESOBEDITZAILEA
1 kronika.
Uztailak 25 Ostirala: DURANGO - ELORRIO - ATXONDO

Durangoko Andra Mari plazatik abiatuta AHTren aurkako II Txirrindula Martxa Desobeditzailea hasi zen. 50 inguru lagunek hasiera eman zioten ekimen honi. Gaztelu auzoan Durango-Beasain  autobiaren lanek sortutako txikizioa zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Bertan kalteturiko auzokide batekin solasaldi bat izan zuten. Geroxeago Abadiñoko Gaztetxekoek prestatutako bazkaria ezinhobea dastatu zuten. Hortik Elorriora abiatu ziren, eta herria zeharkatu eta gero AHTk kalteturiko baserritar batekin elkartu ziren eta bertan azaldu zien nola aldatzen ari den beraien bizimodua. Segidan, Atxondoko Apatamonasterio auzoan ongi etorri beroa eskeini zieten txirrindulariei, eta hauek, haien AHTren aurkako borroka eskertzeko, oroitarri bat jarri zuten bertako lorategi batean. Dutxatu eta gero Apatako gaztetxera afaltzera joan ziren, eta afaldu eta gero David Cobos, Atxondoko alkate ohiak, Mila Elortza, AHT Gelditu Elkarlaneko kidea eta Luis Iriarte, AHT Gelditu Nafarroako partaidea, oso interesgarria izan zen mahai inguru batean parte hartu zuten. Goizaldeko ordubiak arte luzatu zen solasaldia.

GALERIA de fotos

2014-06-29

Viaducto TAV Zarátamo: Barcina, Urkullu y Juan Carlos I inauguran el monumento al despilfarro

VER VÍDEO DE LA PROTESTA
VER IMÁGENES DE LA PROTESTA
El pasado 29 de Junio opositores al TAV de la zona de Hego Uribe (Bizkaia) realizaron una protesta desobediente para denunciar el despilfarro económico y el absurdo del viaducto del TAV sobre el río Nervión. Este viaducto está situado en la zona de Zarátamo-Basauri, Bizkaia, y ha sido construido por ADIF y el Ministerio de Fomento. Tal y como se ha hecho público estos días dicho viaducto no entrará en funcionamiento y ha sido ejecutado en su totalidad a sabiendas de su falta de uso. La protesta ha consistido en entrar en dicho tramo del TAV y realizar una inauguración popular del absurdo viaducto. En la inauguración han tomado parte promotores del TAV como el el anterior lehendakari Patxi López, el actual lehendakari Urkullu, la presidenta Yolanda Barcina y Juan Carlos I, además de otras autoridades civiles y militares. 

2014-06-23

Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea

Egitaraua - Oharrak / Programa - Avisos
Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, AHTren aurkako II. Bizikleta martxa desobeditzailea egingo da Mugitu! mugimenduak deituta, aurtengoan Bizkaiako hainbat herri eta eskualdetan barrena ibiliko delarik “Herririk herri, txikiziozaren aurka mugi!” lelopean. 

Herriz herri pedaleatuz, txirrindula martxa honek AHTren aurkako aldarria zabaldu eta gure lurraldearen, herrien eta auzoen hondamenaren aurka erresistitzen duten bizilagunekin eta taldeekin elkartuko da, zuzenki kaltetua den jendearengandik hasi eta lurraren defentsan nahiz berreskurapenaren alde borrokan ari diren taldeekin bateginez. Helburu hori aurrean, Durangaldean hasiko da bizikleta martxa eta 8 egunetako itzulian Arratia, Txorierri, Urdaibai, Uribe Kosta, Ezkerraldea, Enkarterriak eta Hego-Uribera gerturatu ondoren, Bilbon amaituko da.
HARREMANETARAKO / CONTACTO: TLFNOA: 654480589 mugituaht@gmail.com