Okzitaniako Tolosan buruturiko tartakaden ekintzaren epai probisionalaren ostean, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak epaiketaren balorazio gazi-gozoa egiten du: Alde batetik, epai honek AHTren aurkako mugimenduaren kriminalizazioan sakontzen duela salatu nahi dugu, azpiegitura honen inposatzaileen arduradunetako bat eskratxe gozo baten bidez seinalatzea agintearen aurkako atentatu larria dela kontsideratzen baita kartzela zigor handiak dakartzana.
Bestaldetik, neurrigabeko epai honek inposatu nahi diguten Herritarren Segurtasunerako Lege berriarekin eta Zigor Kodearen gogortzearekin bat egiten du, geroz eta desprestigio handiagoa duen klase politiko ustela gotortuz eta era berean, kritika eta protesta kriminalizatuz.
(Más abajo en castellano leer valoración de Mugitu y valoración jurídica de los abogados de los enjuiciados). Vídeo: gentileza de Ateak Ireki





