Juicio contra los Olentzeros desobedientes el 24 de octubre
JUICIO APLAZADO - se mantiene la CONCENTRACIÓN jueves 24, 11:30 Barakaldo juzgado.EPAIKETA ATZERATUA - KONTZENTRAZIO deialdia mantentzen da, osteguna 24, 11:30 Barakaldoko epaitegian.
Olentzero desobeditzaileen kontrako epaiketa urriaren 24an
2009ko abenduaren 22an, merkatal guneetan kontsumoa ikaragarri handitzen den garaian, olentzeroz mozorrotutako 8 lagunek euren burua porlanez betetako bidoietara kateatuz Barakaldoko MegaPark merkatal guneko sarbideak blokeatu zituzten.
Ekintza horrekin kapitalismoaren oinarri diren azpiegitura handien aurka egiten zuten, hauen artean: MegaPark, bere eraikuntzak ekarritako suntsiketa
Zuloko-Ibarreta paduran hasi zen eta oraindik darrai nahiz eta legearen kontrakoa izan zenaren epaia jaso zuen auzitegietatik; Abiadura Handiko Trena, hirigintza basatiaren, baliabideen xahuketaren eta bailara eta nekazal guneen suntsiketaren adierazle da; eta Supersur-a, klase poitikoaren lehentsunan eraikuntza sektorea aktibo mantentzea denaren adibide paradigmatikoa da, eraikitakoa erabilgarria izan ez arren.
Orain 9 ekintzailek, fiskalaren 3 urte eta erdiko kartzela zigor eskakizunari aurre egin behar diote (2 urte istiluengatik eta beste urte eta erdi bide segurtasunaren aurkako delituagatik).
Epaiketa egunean, urriaren 24an, goizeko 11:30tan Barakaldoko epaitegiaren aurrean egingo den kontzentraziora joatera dei egiten dugu Mugitu!Mugimendu-tik, Olentzero hauek elkartasunaz gain txalotzea ere merezi dutelako ekintza horrekin egin ziguten opariagatik.


.jpg)






