2013-10-22

Olentzero desobeditzaileen kontrako epaiketa urriaren 24an

Juicio contra los Olentzeros desobedientes el 24 de octubre

JUICIO APLAZADO - se mantiene la CONCENTRACIÓN jueves 24, 11:30 Barakaldo juzgado.
EPAIKETA ATZERATUA - KONTZENTRAZIO deialdia mantentzen da, osteguna 24, 11:30 Barakaldoko epaitegian.

Olentzero desobeditzaileen kontrako epaiketa urriaren 24an

2009ko abenduaren 22an, merkatal guneetan kontsumoa ikaragarri handitzen den garaian, olentzeroz mozorrotutako 8 lagunek euren burua porlanez betetako bidoietara kateatuz Barakaldoko MegaPark merkatal guneko sarbideak blokeatu zituzten.

Ekintza horrekin kapitalismoaren oinarri diren azpiegitura handien aurka egiten zuten, hauen artean: MegaPark, bere eraikuntzak ekarritako suntsiketa
Zuloko-Ibarreta paduran hasi zen eta oraindik darrai nahiz eta legearen kontrakoa izan zenaren epaia jaso zuen auzitegietatik; Abiadura Handiko Trena, hirigintza basatiaren, baliabideen xahuketaren eta bailara eta nekazal guneen suntsiketaren adierazle da; eta Supersur-a, klase poitikoaren lehentsunan eraikuntza sektorea aktibo mantentzea denaren adibide paradigmatikoa da, eraikitakoa erabilgarria izan ez arren.

Orain 9 ekintzailek, fiskalaren 3 urte eta erdiko kartzela zigor eskakizunari aurre egin behar diote (2 urte istiluengatik eta beste urte eta erdi bide segurtasunaren aurkako delituagatik).

Epaiketa egunean, urriaren 24an, goizeko 11:30tan Barakaldoko epaitegiaren aurrean egingo den kontzentraziora joatera dei egiten dugu Mugitu!Mugimendu-tik, Olentzero hauek elkartasunaz gain txalotzea ere merezi dutelako ekintza horrekin egin ziguten opariagatik.

2013-10-11

Abarka Antzerki Taldea (Markina) denuncia en clave de humor el proceso de los tartazos

Abarka Antzerki Taldea, grupo de teatro de Markina, nos ha enviado este par de sketchs en los cuales denuncia en clave de humor e ironía el proceso judicial por la protesta de los tartazos contra el TAV. Os animamos a difundir la solidaridad con las personas encausadas y la denuncia contra el proyecto del TAV.

2013-10-09

(22-26 Octubre) Ciclo de charlas en Madrid sobre el juicio a los tartazos


Alternatiba 2013: AHTren aurkako tartalariak "alternatiben herrixkan" egon ziren

Klima aldaketa bezalako problematika potoloari bakarka ere aurre egin diezaiokegula argi geratu zen pasaden igandean Lapurdiko hiriburuan. Arratsaldeko 14:00etarako 10.000 pertsona hurbildu ziren alternatiba ezberdinen ezagutzera. Arazoaren tamainaz jabetu eta jokamolde hainbat aldatuz, urratsez urrats, tantaz tanta eta alez ale giza-samalda bilakatzeko eskura ditugun bideak eta aukerak azaltzeko parada ezin hobea eskaini zuen Bizi!-k antolatutako Alternatiba herrixkak. Baiona Ttipiko karriketan igandetan ohikoa den lasaitasuna aztoratu samar suertatu zen atzokoan, baina ez zentzu ezkorrean, ez horixe. Mahai-inguru eta hitzaldi andanetara atzera eta aurrera zebilen jendetzaz gain, patxadan eta eguraldi ona lagun, milaka pertsona ere bertaratu ziren hainbat gunetan banatutako denda, mahai, stand eta ikuskizunez profitatzera eta jakin-mina asetzera. AHTren aurkako tartalariak Baionan egon ziren: mahai informatiboa jarri zen, 2000 esku-orri inguru banatu zuten eta tarten jaurtiketa egin zen.

2013-10-01

Donostiako Zinemaldian: Tartalariekin Elkartasun ekintza txikia

Joan den larunbatean, irailak 26, Donostiado Zinemaldian Tartalariekiko elkartasun ekintza txiki bat egin dugu: arratsaldeko 5:30etatik 7etara, tartalariz mozorroturiko lau lagun Kursaalaren atarian kokaturiko andamio txiki batera igo dira (iluntzean telebista kamara bat jartzeko erabili ohi duten andamio txiki bat da hori), soinean epaiketa salatzeko kartxel txikiak jarrita eta AHTren aurkako bertso eta abestiak kantatuz eman dute denbora guztia, kaleanz ebilen jendearen arreta piztuz. Bitartean, beste 3 lagunek kalean zebilen jendeari 1600 orri informatibo banatu dizkiete, lau hizkuntzetan epaiketaren inguruko informazio emanez. Jendeak ongi hartu du protesta, gaiaren inguruan galderak egin dituzte hainbat lagunek, irripar eta komentario "konplizeak" egon dira, argazkiak atera dituzte, eta une batean txalo zaparrada txiki bat ere egon da. 
Hortaz, elkartasun ekintza txiki baina ona izan da.

2013-09-24

I. Desobedientzia jardunaldiak Txirbilenean, Sestao, urriak-5


Txirbilenean, urriaren 5ean
I. Desobedientzia Jardunaldiak


11:00etan Erresistentzia tailerra (Itoizko Solidarioen eskutik)

16:00etan AHTren Aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailearen bideo emanaldia.
AHTren obrak bizikletatatik ikusita, Altsasutik Donostiaraino.

18:00etan Hitzaldia:
Mugitu! (AHTren aurkako mugimendu desobeditzailea). Mugitu!: zer den eta zer egiten duten azalduko digute.

21:00etan Kontzertuak:
Txoriak Negutegian + Frantzeska (Sarrera borondatea) + Tartalari eta "Olentzero"ekin elkartasun ekitaldia.

Sestao, Txabarri kalea 6
Atzetik, eskailera gorritik
+info bisitatu www.txirbilenea.org


2013-09-19

Tartazos: Apoya a los tartalaris firmando el manifiesto de solidaridad / Tartalarien aldeko manifestua sinatu

Desde Mugitu hemos lanzado un manifiesto de solidaridad y apoyo a los 4 procesados por los tartazos contra el TAV a Yolanda Barcina. 
En dicho texto se pide la adhesión individual (señalando nombre, apellidos, ocupación y lugar) o colectiva (grupos, organizaciones o asociaciones). Podéis mandar vuestra adhesión con el formulario de la columna derecha arriba o escribiendo un email a mugituaht@gmail.com

Adhesiones recabadas hasta el momento
Gracias por vuestro apoyo!

manifiesto en euskera
manifiesto en castellano
manifiesto en francés
manifiesto en inglés
manifiesto en italiano
manifiesto en alemán

2013-09-17

El 18 de noviembre en la AN tendrá lugar el juicio por los tartazos contra el TAV

AHTren AURKAKO TARTAKADAK YOLANDA BARCINARI: Entzutegi Nazionalak epaiketa azaroaren 18rako ezartzen du 5 eta 9 urte arteko kartzela zigor eskaerekin.
Bideoa: Tartalariekin Elkarrizketa (Ateak Ireki) 
Elkartasun Manifestua: Sinatu! 

Gogoratuko duzuenez, 2011ko urriaren 27an, Mugitu!, AHTren aurkako desobedientzia mugimenduko hainbat kidek Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria tartakatu zuten, Pirinioetako Lan Elkarteak Okzitaniako Tolosan, ospatzen ari zen osoko bilkuran ((Ikusi Bideoa). Protesta ekintza honek Yolanda Barcina salatzea helburu izan zuen, une hartan Tolousen, bera baitzen, AHTren inposaketaren Euskal Herriko arduradun nagusiena. Duela gutxi, Entzutegi Nazionalak auzipeturiko lau pertsonen aurkako epaiketa azaroaren 18rako ezarri du, hauek, Auzitegi Gorenean helegitea sarturik duten arren eta helegitea onartuko dien edo ez, Gorenaren erantzunaren zain daudela. Prentsaurrekoaren testua
(más abajo en castellano)

2013-09-12

Acción desobediente ante el Consulado Italiano en Iruñea

Ayer en Iruñea tuvo lugar una concentración de AHT Gelditu ante el Consulado italiano para denunciar la represión en Val di Susa, en solidaridad con el movimiento NOTAV italiano y con David Giobbe, opositor encarcelado y que recobró la libertad hace varias semanas, aunque a día de hoy se encuentra confinado en su domicilio. Horas antes la balconada fue decorada como véis en la foto. Posteriormente, dichas banderas y pancartas fueron retiradas por el Cónsul en presencia de la Policía Nacional. + Info: Blog de AHT Gelditu Iruñerria