(más abajo en castellano)
Argazki galería / Galería de fotos
3 eguna: ibilbidea
3 eguna: ibilbidea
Kronika: Hirugarren Eguna (uztailak 27, larunbata) Herenegun,
txirrindula martxa desobeditzailearen hirugarren egunean, Angiozartik
abiatu ginen gozaldu ondoren. Herri txiki honen paisaia, eraikitzen
ari diren AHTren zubibideak itxusten du nabarmenki. Antzuolan,
lanen jarraipena ikusi ahal izan genuen. Herri honetatik AHTz gain,
Durango-Beasain autobiaren zatia ere igaroko da. Deskarga mendatean
goiko aldean, autobia honen tunelen lanak ikusi ahal izan genituen.
Landa eremua zena metropolizatzen ari da artifizializazioaren zauriak
hedatzen diren heinean. Urretxun
zegoen Urola treneko geltokian, gaur egungo gaztetxean hamaiketako
hartu ondoren indarrak berreskuratuak, Eitzagako gainera abiatu ginen
klasika hortikan pasatzen zela baliatuz AHTren aurkako elkarteratze
bat burutzeko. Hemen duzue bideo bat (Goierriko Hitzaren Kanala).





