2012-12-06

AHTren aurkako baraualdiaren balorazioa

(más abajo en castellano)
Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduak beste hainbat gizarte mugimendurekin batera, desobedientziazko baraualdia burutu du azaroaren 10etik abenduaren 1era. Hiru aste hauetan zehar, aste bateko txandakako baraualdia burutu dute Bizkaian hasiz, Gipuzkoan jarraituz eta pasa den larunbatean, Nafarroan bukatuz. Baraualdiaren leloa “AHTk platera husten digu” izan da azpiegitura honek behar dituen ehunka milioi euroen inbertsioak, askoz oinarrizkoagoak diren gastu sozialetara bideratu beharko liratekeela ulertzen dugulako. Honako arrazoiengatik, baraualdiaren balorazio arras baikorra egiten dugu:

- Makroproiektu honek zuzenki eta zeharka kalteturiko makina bat eskualdeetatik pasatuz burutu dugulako: Hego Uribe, Durangaldea, Bilbo, Debagoiena, Tolosaldea, Donostia, Sakana, Erribera, Tafalla, eta Iruñerria.
- Bazterketa sozialaren, prekarietatearen, langabeziaren, pribatizazioen, murrizketen... aurka borrokan ari diren talde askorekin loturak estutu ditugulako, beraien aldarrikapenak AHTren lanak gelditzearen gure aldarrikapenarekin bat eginez. Hemendik aurrera, elkarlan hau hobeki gara daitekeela uste dugu.

2012-12-04

AHT EZ! (tartalariak): abenduak 8, Baionan, elkartasun ekintza informatiboa.

Launbatean, abenduak 8an, goizeko 10etan Pannecau karrikaren zubian elkartuko gara CADEko elkarteetako kideak, Azokaren aldean: Espainian 4eta 9 urteko espetxe zigorra arriskatzen duten tartalariekiko elkartasuna adierazteko esku-orriak banatuko ditugu azokan.  Jarraian, 11'15etan, prentsa agerraldia egingo dugu René Cassin etxearen aurrean (Bernède karrikan Baionan ezkontzak egin ohi diren lekuaren sarreran), 9 kandela eramango dituen merengeko tarta handi batekin eta Espainiako lurraldetik ateratzeko (baimena izanez gero) zenbait tartalariekin bilduta argazkia ateratzeko.

El sábado 8 de diciembre, a las 10h de la mañana las asociaciones del CADE (coordinadora de organismos de Iparralde en lucha contra las nuevas líneas de TGV) nos juntaremos en el puente de la calle Pannecau (en el lado del puente) para llevar a cabo una acción informativa en solidaridad con los opositores al TAV  procesados en el Estado español  y para quienes piden penas de prisión de 4 a 9 años a raiz de la acción de los tartazos a Yolanda Barcina. Se repartirán hojas informativas en el Mercado de Baiona y a las 11'15h se realizará una comparecencia ante la prensa ante la casa de René Cassin (calle Bernède, a la entrada del lugar donde se celebran las bodas en Baiona), portando una gran tarta de merengue con 9 velas y con la participación de algunos de los  tartalaris (en el caso de que la Audiencia Nacional les conceda permiso para salir de las fronteras del Estado español) 

2012-12-01

Acto final del ayuno contra el TAV en Iruñea

AHTREN AURKAKO BARAUALDI
DESOBEDIENTEAREN AMAIERA EKITALDIA

Atzo, baraugileek eginiko sostengu deialdiari erantzunez, 10 bat lagunek baraua egin dute ostiraletik larunbatera. Bestaldetik, Baionan Bizi  Mugimenduak deiturik, 15 lagunek egun bateko baraua egin dute Hegoaldeko baraugileekiko elkartasuna adierazteko.

Gaur,eguerdiko 12etan Iruñeko San Frantzisko plazan burutu da Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 3 astez luzatu den AHTren aurkako bararaualdiaren amaiera ekitaldia. 0º C-tik gertuko tenperaturari aurre eginez, 100 pertsona bildu dira baraugileei sostengua emateko.

Barañaingo Harizti taldearen dantzak zabaldu du ekitaldia. Ondoren, Grislanda Marginaren hitzaldia hasi da, Yolanda Barcina eta bere gobernukideen politika parodiatuz. Segituan, Edurne Elizondo kazetari eta idazleak Juan Gorriti artistak eginiko “Lurmalko” lekukoarekin batera doan bere idazkia irakurri du. Ondoren, aurresku bat dantzatu da baraugileen omenez. Horren segidan, baraugiletako batek hitz egin du besteen izenean eta bukatzeko ohiko salda goxoa banatu zaie Nafarroako baraugileei. (Viñeta de Tasio en Gara)


Ayer, respondiendo al llamamiento realizado por las ayunantes, unas 10 personas han ayunado entre el viernes y el sábado, pasando la noche en el local de Bakearen Etxea. Por otro lado, en Iparralde, 15 miembros del Movimiento Bizi! han llevado a cabo un ayuno de un día en Baiona, en solidaridad con las ayunantes de Hegoalde. Hoy a las 12 del mediodía se ha celebrado en la plaza de San Francisco de Iruñea el acto final del ayuno desobediente contra el TAV que se ha desarrollado estas últimas tres semanas en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa. Desafiando temperaturas próximas a los 0ºC, 100 personas se han congregado para dar apoyo a las ayunantes. 

El acto ha comenzado con la actuación del grupo de dantzas Harizti Taldea de Barañain. A continuación, se ha llevado a cabo la conferencia de Grislanda Margina, parodiando la política deYolanda Barcina y su gabinete de gobierno. Seguidamente, la periodista y escritora Edurne Elizondo ha dado lectura al escrito que ha elaborado y que ha acompañado esta tres semanas al testigo “Lurmalko” obra del artista arribetarra Juan Gorriti. Como de costumbre, se ha bailado un aurresku ante las ayunantes, tras el cual, una de ellas, ha intervenido en nombre del resto. Para finalizar, y como ya es tradicional, las ayunantes han disfrutado de un caldico reconfortador. La próxima cita contra el TAV, la manifestación en Durango el 7 de diciembre
Mugitu!Mugimendua
628 243 066

2012-11-30

Invitación al acto público de UPPN en Pamplona


Gryslanda Margina y su Equipo de Gobierno quieren invitarles a ustedes a un acto público que se celebrará el día 1 de Diciembre a las 12:00 en la Plaza San Francisco del casco antiguo pamplonés. Ante los vientos regresivos que soplan sobre esta bella ciudad, reafirmaremos nuestra apuesta por un vendaval de progreso a alta velocidad.

Atentamente,
Gryslanda Margina (UPPN)
Hayuntamiento en Pamplona

AHT eta GIZARTE ESKUBIDEAK. El dinero del TAV para gasto social



Argazkiak + Fotos: Ekinklik
ONGIZATE SOZIALAREN EGOITZAREN AURREAN ELKARRETARATZEA
Goizeko 11etan desobedientziazko baraualdian dagoen Mugitu! Mugimenduak, Langabetuen Asanbladak eta Oinarrizko Errentaren Aldeko Plataformak elkarretaratzea burutu dute Ongizate Sozialaren egoitzaren aurrean. Bertan, AHTren aurkako eta talde deitzaileek aldarrikatzen dituzten eskubide sozialen aldeko leloak oihukatu dituzte.

ELKARRETARATZEA NAFARROAKO LEGEBILTZARRAREN AURREAN
Sasoia pentsiodunen taldeak Mugitu! Mugimenduarekin batera Nafarroako Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea burutu du, AHTren aurka eta pentsiodunak pairatzen ari diren prekarizazioaren aurka. Elkarretaratze hauetan banaturiko informazioa

2012-11-29

Iruñeko egunean ere, AHT-TAV STOP!

Hoy a la mañana con motivo de la celebración de San Saturnino (Iruñeko Eguna), patrón de Iruñea, las personas ayunantes contra el TAV han realizado varias protestas a lo largo de la jornada.

Por un lado, al paso de la corporación en la procesión municipal con las máximas autoridades de Iruñea se han mostrado carteles de rechazo al TAV, mientras se han coreado lemas contrarios a dicha macro infraestructura. Policía Municipal ha identificado a varias personas presentes en la calle en el momento de la protesta (entre ellas a algún ayunante) sin dar ningún tipo de explicación de su actuación. A la salida de dicho acto litúrgico  y cuando se retiraban al Ayuntamiento de Pamplona se ha repetido la protesta sin mayores incidentes. ver imágenes pinchando en el contenido de la noticia o en  Ekinklik

Posteriormente en Navarrería se ha desplegado una pancarta gigante contra el TAV, para dar paso a un poteo de agua por las calles de Alde Zaharra.

2012-11-28

Elkarretaratzea eta Euskal Herria Martxanen Manifestazioa

ELKARRETARATZEA NAFAR LEGEBILTZARRAREN AURREAN
Atzo bezala baino hotz eta euri gehiagorekin, arratsaldeko 7etan elkarretaratzea egin da Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Mugitu!-k deiturik eta Herri Ekimenaren sostenguarekin. 40 bat pertsonek hartu dute parte, bertan baraugileak zeudela.

GOBERNUAREN POLITIKA SOZIO-EKONOMIKOAREN AURKAKO MANIFESTAZIOAN PARTE HARTZEA
Arratsaldeko 7:30ean manifestazioa burutu da Iruñeko kaleetan hainbat sindikatu eta gizarte mugimenduk deiturik murrizketa sozialen, kaleratzeen eta etxegabetzeen aurka. Manifestazioaren leloa hauxe izan da: EUSKAL HERRIA MARTXAN: LAN DUINAREN ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE. Baraugileek informazioa banatu dute eta ekitaldi bukaeran aurrera daramaten desobedientziazko baraualdiaren arrazoiak azaldu dituzte. Aipamen berezia egin diote, gaur bertan, bere buruaz beste egin duen Doneztebeko auzokideari, berehalako etxegabetze baten aurrean zegoena.

CONCENTRACIÓN DE LAS 19:00
Al igual que ayer, pero con más frio y lluvia se ha realizado una concentración delante del Parlamento de Navarra convocada por Mugitu! y con el apoyo de Herri Ekimena, a la que han acudido unas 40 personas entre las que se encontraban las ayunantes.

PARTICIPACIÓN EN LA MANIFESTACIÓN CONTRA LA POLÍTICA SOCIO-ECONÓMICA DEL GOBIERNO
A las 19:30 de la tarde se ha celebrado una manifestación en Iruñea convocada por sindicatos y movimientos sociales en contra de los recortes sociales y los despidos y los desahucios con el lema “EUSKAL HERRIA EN MARTXA: A FAVOR DEL TRABAJO DIGNO Y LOS DERECHOS SOCIALES”. Las ayunantes han distribuido información y han intervenido en el acto final explicando el ayuno desobediente. Especial mención ha recibido el vecino de Doneztebe que se ha suicidado hoy ante la inminencia de un desahucio.

AHT eta HEZKUNTZA. El dinero del TAV para la educación


AHTren AURKAKO BARAUALDIA NAFARROAN. BOSGARREN EGUNA. ASTEAZKENA 28 : HEZKUNTZA ETA AHT
Baraualdiaren erdigunea igaro da.

INSTITUTUAK
Ikasle Abertzaleak-eko ikasleek hezkuntzan ematen ari diren murrizketak AHTren gastuekin konparatuz informazioa banatu dute. Halaber, beren ikasketa zentroetan pankartak jarri dituzte.

NUP
Goizeko 11etan unibertsitateko ikasleek baraugileen sostenguarekin prentsaurreko bat eman dute, AHTren zarrasteltzea salatzeko hezkuntzan murrizketak jarraitzen duten bitartean. Honen ondoren, ikasleek “AHT” batez lagundurik parodia bat burutu dute Ikasgelategiko pasabideak, kafetegia, liburutegia eta beste hainbat eraikin zeharkatuz. Ibilbide hau probestuz, esku orriak banatu dira eta ozenki, baraualdi desobedientearen arrazoiak azaldu zaizkie ikasleei. Ekitaldi hauek guziak, Asamblea Libertariak, Ikasle Abertzaleak, Mugarik gabeko Ingeniariak, Eraldaduk eta Gizarte Laneko ikasleek antolatu dituzte.

Eguerdiko 13etan Ecologistas en Acción-eko kide den Paco Seguraren hitzaldia izan da “Garraio azpiegiturak eta krisia” izenburuarekin. Hitzaldi hau AHT Gelditu! Elkarlanak antolaturiko alTAVoz jardunaldien baitan egin da.
Elkarrizketa (Paco Segura)

Video: parodia-protesta en la UPNA

Kronika-bideoa: Ocupación de Fomento y marcha de bicis