AHTren
AURKAKO BARAUALDIA NAFARROAN. BOSGARREN
EGUNA.
ASTEAZKENA 28 : HEZKUNTZA
ETA AHT
Baraualdiaren erdigunea
igaro da.
INSTITUTUAK
Ikasle Abertzaleak-eko
ikasleek hezkuntzan ematen ari diren murrizketak AHTren gastuekin
konparatuz informazioa banatu dute. Halaber, beren ikasketa
zentroetan pankartak jarri dituzte.
NUP
Goizeko 11etan
unibertsitateko ikasleek baraugileen sostenguarekin prentsaurreko bat
eman dute, AHTren zarrasteltzea salatzeko hezkuntzan murrizketak
jarraitzen duten bitartean. Honen
ondoren, ikasleek “AHT” batez lagundurik parodia bat burutu dute
Ikasgelategiko pasabideak, kafetegia, liburutegia eta beste hainbat
eraikin zeharkatuz. Ibilbide hau probestuz, esku orriak banatu dira eta ozenki, baraualdi desobedientearen arrazoiak azaldu zaizkie
ikasleei. Ekitaldi hauek guziak, Asamblea Libertariak, Ikasle
Abertzaleak, Mugarik gabeko Ingeniariak, Eraldaduk eta Gizarte Laneko
ikasleek antolatu dituzte.Eguerdiko 13etan Ecologistas en Acción-eko kide den Paco Seguraren hitzaldia izan da “Garraio azpiegiturak eta krisia” izenburuarekin. Hitzaldi hau AHT Gelditu! Elkarlanak antolaturiko alTAVoz jardunaldien baitan egin da.
Elkarrizketa (Paco Segura)











