Atzo, ostegun arratsaldez, Tolosaldeara iritsi zen AHTren aurkako baraualdia. Goizean, Donostiako Ibaetako unibertsitatean 60 ikaslek parte hartu zuten konzentrazioa egin zen, “AHTren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! DESOBEDIENTZIA” zioen pankarta hartuta.
Baraugile taldea Tolosaldera iritsi ahala Adunako (Zizurkilgo mugako) Antzibar iturrira joan ginen. Ondoren, arratsaldeko 5etan obretara martxatxoa egin genuen Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko kide batzuek lagunduta: Zizurkil-Adunan hasi dituzten lanak eta ondoan zabortegi bezala erabiltzeko asmoa duten Miravalleseko mehategi zaharrean egiten ari diren lanak ikusteko.
Sindikatuekin topaketa:
Arratsaldeko 6tan, ELA eta LAB sindikatuekin prekarietateari buruz eta AHTren obrako lan baldintzei buruzko mahaingurua egin da Billabonan. Bertan, azpiegitura-lan handietan eta bereziki AHTren obretan ematen ari diren lan-baldintza prekarioaen eta sobre-esplotazioaren salaketa gogorra egin dute ordezkari sindikalek. Lehenik eta behin, AHTren obran benetan zer gertatzen den gizarteari ezkutatu nahi zaiola salatu zuten, ilunkeria izugarri batek estaltzen dituelarik lan horiek. Sindikatuek salatu zuten lan baldintzak erdi-esklabutza motakoak direla: lanorduko 5-6€-ko soldatak, lanaldi luzeak (12 ordutakoak batazbeste, eta 22 orduko lan-egunak ere eman direlarik), segurtasun neurriak ez betetzea, e.a. Lan baldintza horiek legezkanpokoak dira eta ez datoz bat Gipuzkoako eraikuntza sektoreko lan hitzarmenarekin. Bestalde, sindikatuek AHTren obretan dauden lan baldintzak inspekzionatzeko Jaurlaritzak jartzen dizkien eragozpenak salatu zituzten: orain gutxi arte ez diete lanetan sartzen utzi eta gaur egun hori oso modu mugatuan egin dezakete soilik.








.jpg)






