2012-11-17

Nafarroako baraualdirako deialdia Iruñeko katedraletik

 [abajo en castellano]

Argazkiak: EKINKLIK
Gaur larunbata, eguerdiko ordubatean, bi lagunek Iruñeko katedraleko sona handiko "Maria" kanpandorrera igo eta AHTren aurkako baraualdira deitzeko pankartatzar bat zabaldu dute.Duela gutxi arte, ohikoak ziren hondamendiak iragartzeko elizetako ezkil-jotzeak, egun azpiegitura ikaragarri honen inposizioaren gisakoak.

Oroitarazten dugu AHTren aurkako desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak sustatutako baraualdia hau, hainbat talde sozialek bultzatuta, Bizkaian hasi zela iragan Azaroaren 10ean. Baraualdiaren lekukoa gaur Gipuzkoak hartzen du eta datorren 24ean baraualdiak Nafarroan segituko du, Abenduaren 1ean burutuko delarik.

Barauan lore artean edo hormigoi artean, lagunekin aste osoan







Bilbon lore artean Arenaleko merkatuan eta Galdakaon hormigoizko zutabe artetik bideak berreskuratu nahi dituen basora egon ginen igandean. 

Astelehenean Stee-eilas-ekoekin eskuorriak banatzen eta hauekin eta Kakitzatekoekin Gastu militarraren eta AHTren tartak platera hustu eta hezkuntza gastuak murrizten dituela salatu genuen Jaurlaritza aurrean. Gauean zilegi ez den zorraren inguruan hizketaldian Kataluniako zorraren auditoria egitearen aldeko plataformako kidearekin eta Bilboko 15Mkoekin.

2012-11-14

Bizkaiako baraualdirako azken egunetarako egitaraua


Elkarretaratzea ADIFen eta karta entregatzea/Concentración y entrega de carta a ADIF

CCOO EN CONTRA DEL TAV                         

O al menos eso han afirmado varias personas sindicalistas de CCOO, es decir, que muchas de sus militantes son contrarias al TAV, y les hemos animado a que su sindicato se posicione también en contra. Todo ello en la concentración que Mugitu ha realizado frente a ADIF en la plaza Circular de Bilbao, coincidiendo con la convocatoria de CCOO y UGT con ocasión de la huelga general.

Los panfletos “Que recorten de donde no nos hace falta” han recibido una buena acogida entre los sindicalistas, y por encima de las cabezas asomaba la pancarta “ADIF te roba 4790 euros. STOP TAV”.

Las tres personas de Bizkaia ayunando esta semana hemos estado presentes en la concentración, y hemos entregado una carta a ADIF en la que se denunciaba, entre otras cuestiones, que “ADIF haya superado los 9.572 millones de euros de deuda, y que el Ministerio de Fomento haya contraído un crédito de 1.000 millones con el Banco Europeo de Inversiones para proseguir con la Y vasca, agravando la hipoteca que supone esta ruinosa obra”.

2012-11-13

Platera hutsik, iturriko ura edan

Como el TAV nos deja el plato vacío, estamos esta semana sin comer y bebemos agua de manantial. Estuvimos en la fuente de Picota, en Malmasin, pero lo encontramos seco. Desde que hicieron el túnel de la autopista A8 y otro del Consorcio de Aguas el acuífero está muy dañado. Hemos traído agua de la fuente de la cantera de Pagasarri, que también está en peligro si se realiza el túnel de siete kilómetros para que el TAV entre directo a la estación de Abando en Bilbao.
Zapatu goizean baraualdia hasi genuen eta artsaldean Arrigorriagako Brisketa auzora joan ginen, edateko ur fresko bila Malmasin mendiaren magalean dagoen Pikota iturrira. Malmasin eta Pagasarriko akuiferoak arriskuan daude Abiadura Handiko Trenaren tunela egiteko asmoagatik. Egitasmoak Basauritik hasi eta Abandoko geltokiraino zazpi kilometroko tunela egitea aurreikusten zuen, Malmasin azpitik eta Arnotegi magalaren azpitik. Asken plana horren aurretik Bilborako behin-behineko sarrera egitea da, oraingo trenbidea erabilita.
Baina Pikota iturria siku zegoen, jadanik akuiferoa oso kaltetua dago A8 autopistaren tunela egin zenetik eta ondoren Ur Patzuergoak egin zuen beste tunel baten eraginez (Azpian duzue Malmasin inguruko ur emarien inguruan orain dela bi urte landu zuten txostentxoa). Beraz hor aipatzen den beste iturri batetik (Pagasarriko harrobian dagoen iturritik, Abrisketa auzoan, Goikogana mendiaren magalean) ekarri dugu aste osoan edateko ura.  AHTren tunela eginez gero oraindik Malmasin eta Pagasarri inguruan gelditzen diren iturriak guztiz sikatu ditzakela salatu nahi dugu.

Orain dela urte bi prestatutako txostenean Abiadura Handiko Trenek eta antzeko azpiegiturak erreka, errekasto, iturri eta akuiferoei egiten dieten kalteak salatzen ziren. Hainbat erreka berdez tindatuz plazaratu zen salaketa hau.

2012-11-11

Baraualdiaren egitaraua azaroak 12, 13

Astelehena 12 lunes
Stee-eilas sindikatukoak gurekin egongo dira Baraua egiten / El sindicato Stee-eilas se suma al Ayuno.
Egunean zehar eskuorriak banatu eta billeteen zigilatzea / Reparto de panfletos y sellado de billetes en Bilbao.
19:00 Gose greba masiboan dauden Kurdistaneko presoekin elkartasunez kontzentrazioa, Arriagan /
Concentración en solidaridad con los presos del Kurdistán en huelga de hambre masiva.
20:30 Zilegitasun gabeko zorrari buruzko tertulia Ekoetxean / Tertulia sobre Deuda ilegítima en Ekoetxea (C/Pelota 5).  Con Iolanda Fresnillo después de la charla Crisis financiera, deuda y desarrollo: Hacia la auditoría ciudadana de la deuda que dará a las 18:45 en el curso de OMAL.

Asteartea 13 martes
EHNE Bizkaia-koak gurekin egongo dira Baraua egiten / El sindicato EHNE Bizkaia se suma al Ayuno.
10:00 Gastu militarra eta AHT Jaurlaritza aurrean salatu / Denuncia del gasto militar y el TAV en el Gobierno Vasco.
11:00 Erriberako merkatuan eskuorriak banatu /Reparto de panfletos en el mercado de la Ribera.
15:30 Durangoko Alde zaharrean eskuorri banaketa / Reparto de panfletos en el Casco viejo de Durango.
19:00 Gure lurra gure etorkizuna bideo emanaldia eta hitzaldia Abadiñoko gaztetxean / Proyección de video y charla en el gaztetxe de Abadiño.
19:00 Mahai ingurua Basauriko alderdi politiko eta eragileekin. Basauriko Ibaigane kultur etxean. / Mesa redonda con partidos y agentes sociales de Basauri.

2012-11-10

AHTren aurkako barauldia abian da. EL TAV nos deja el plato vacío

Mugitu Mugimenduak, AHTaren aurkako desobedientzia zibila gauzatzen duen mugimenduak, azaroak 10a larunbatarekin AHTaren aurkako baraualdiari hasiera eman dio Bilbon. Aipatutako baraualdia abenduak 1a arte luzatuko da eta modu txandakatuan egingo da Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

BARAUALDIAREN HASIERA: Hitzordua eguerdiko 12etan izan da, Bilbon, Arriaga aurrean, non AHT-ak nola platerak husten digun antzeztu den. Parodian baratzean lan egiten duen baserritar bat harrapatu du AHTak eta azkenik mahai batean bazkaltzen ari zen bigarren pertsona bat.. Aipatutako bi pertsona hauei AHTak lurrak kenduko dizkie, baita barazki eta janaria ere. Honi erantzuteko asmoz, hiru pertsona baraualdiaren hasierako kamisetak jantzi dituzte, makroinfraestukturen kontra baraualdian jarriko direla adieraziz. Aldi berean, baraualdiaren hasirako ekimenean Ugao, Galdakao eta Basauritik AHTa salatzeko egindako txirrindula martxan parte hartu duten txirrindulariei harrera egin zaie. Prentsa agerraldi honetan baraualdiaren inguruan antolatutako egitarauaren berri eman da eta jendeartean AHT egiteko sukaldaritza errezeta banatu da




Mugitu Mugimendua, movimiento de desobediencia civil contra el TAV, ha dado inicio al ayuno contra el TAV este sábado día 10 de noviembre en Bilbo. Dicho ayuno se prolongará hasta el día 1 de diciembre y se realizará de forma rotativa en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa.

INICIO DEL AYUNO: La cita ha sido a las 12 del mediodía en Bilbao frente al Arriaga donde hemos hecho una pequeña representación de cómo EL TAV NOS DEJA EL PLATO VACÍO. En la parodia han sido arrolladas por el TAV un baserritarra que trabaja en la huerta llevaba la verdura recogida, y una persona que se encontraba en la mesa comiendo. A estas personas el TAV les dejará sin tierra, sin verdura y sin comida en el plato. En respuesta dichas personas se han puesto la camiseta de inicio del ayuno mostrando que han decido ayunar como forma de protesta ante esta macroinfraestructura.
Asimismo en el acto de inicio del ayuno hemos recibido al grupo de ciclistas que venían de Ugao, Galdakao y Basauri en una marcha de bicis en denuncia del proyecto del TAV.
 Programa, y hemos repartido la receta de cocina para hacer un TAV.

2012-11-07

Gandhi apoya el ayuno contra el TAV organizado por Mugitu

Gandhi AHTren aurkako baraualdiekin bat egiten eszenaratu du Mugitu!k Kursaalean
IKUSI BIDEOA 
Gaur goizean Mahatma Gandhi AHTren aurkako baraualdiekin bat egiten antzestu dugu Kursaalaren atarian. Hor Eusko Jaurlaritzaren jardunaldiak egiten ari direla eta, Gandhi bere sekitoarekin triziklo-gurdi batean eserita iritsi da Kursaalera, "AHTk PLATERA HUSTEN DIGU!" zioen kartela eta lore sorta ugariz apainduriko gurdian. Gandhi "Euskal Y"-aren jardunaldien panel publizitarioaren aurrean kokatu da. Bere kide batek megafoniaz Gandhik AHTren aurkako baraualdi desobedienteen ekimenarekin bat egiten duela azaldu du, orri informatiboak banatzen ziren bitartean. Protestan hogei minutu zeramatela, Ertzaintzaren brigada mugikorreko beltzak bertaratu dira eta protesta istilu gehiagorik gabe amaitutzat eman dugu. Mugitu! Mugimenduak gaur Kursaalean egin duen Gandhiren parodia honekin, datorren larunbatean Bilbon hasiko diren AHTren aurkako baraualdietan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi izan du. Gogorarazten dizuegu AHTren aurkako baraualdi desobediente hori larunbatean hasiko dela eta abenduaren 1a arte luzatuko dela.

Mugitu! escenifica el apoyo de Gandhi al ayuno contra el TAV ante el Kursaal 
VER VÍDEO
Esta mañana hemos realizado una acción teatral representando a Mahatma Gandhi apoyando los ayunos contra el TAV ante las puertas del Kursaal. Aprovechando que ahí se celebran las jornadas del Gobierno Vasco, Gandhi ha llegado al Kursaal acompañado por varias personas de su séquito sentado en un carro-triciclo adornado con numerosas flores en el que portaba un cartel denunciando que "EL TAV NOS DEJA EL PLATO VACIO". El conocido activista indio en favor de la desobediencia civil se ha colocado delante del panel publicitario de las jornadas sobre la "Y vasca", mientras uno de sus compañeros ha explicado por megáfono los motivos de su apoyo a los ayunos contra el TAV y se han repartido hojas informativas. Tras unos veinte minutos de protesta, se han presentado un par de dotaciones de antidisturbios de la  brigada móvil de la Ertzaintza, que nos han conminado a retirarnos terminando la protesta sin más incidentes. Con esta parodia de Gandhi Mugitu! Mugimendua quiere hacer un llamamiento a participar en el ayuno desobediente contra el TAV que dará comienzo el próximo sábado en Bilbo y que transcurrirá hasta el 1 de diciembre.

2012-10-31

Baraualdirako baliabideak, kartela, kuña, eskuorriak, ...

AHTren aurkako baraualdirako hainbat baliabide prestatu ditugu. Batzuk hemetik jaso ditzakezu, beste batzuk, jadanik paperean inprimatuta ditugunak erabiltzeko gurekin kontaktuan jar zaitez taldeen bidez edo epostaz.

2012-10-30

AHTren aurkako Baraualdien aurkezpena prentsa aurrean

Gaur goizean prentsa aurrean AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak azaroaren 10etik abenduaren 1era egingo diren baraualdien ekimena aurkeztu du. Ikus komunikatua.

AHTk PLATERA HUSTEN DIGU

“AHTk PLATERA HUTSIK UZTEN DIGU” lelopean. Txandakako baraualdia izango da hau eta hiru herrialdetan burutuko dugu (Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan), bakoitzean aste beteko baraua eginez.

Hiru aste hauetan zehar eta AHT gelditzearen helburuarekin, makina bat protesta, elkarretaratze, parodia, hitzaldi, e.a., egingo ditugu Bilbon, Basaurin, Galdakaon, Durangon, Antzuolan, Arrasaten, Donostian, Zizurkilen, Anoetan, Tolosan, Sakanan, Tafallan eta Iruñean hainbat talderekin elkarlanean.
  • AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugu AHTren koste ekonomiko itzelak, abiadura handiko hipoteka suposatzen duelako,
  • AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugu makro-azpiegitura honek kalteturiko lurraldearen eta lur emankorren suntsipena dakarrelako,
  • AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugu porlanaren eta hormigoiaren politika gaur egungo atzeraldi ekonomikoaren soluzio ezin delako izan, egoera honetara ekarri gaituena izan da eta.
  • AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugu AHT lanek aurreratzen dituzten bitartean aurrera doazelako, era berean, gizarte bazterketa, prekarietatea eta pobrezia.
Honegatik guztiagatik, M!Mk AHTren aurkako ekimen desobediente honetan parte hartzeko deialdia luzatzen dizue, bai barauan bertan parte hartuz, bai aste hauetan herri desberdinetan burutuko diren salaketa eta eztabaida ekimenetan parte hartuz. Aste osoa baraualdian egoterik ez duen jendeak baina hala ere parte hartu nahi duenak, aste bakoitzeko azken eguna gurekin barauan igarotzeko aukera izanen du, ostiraletik larunbaterako eguna hain zuzen ere.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
MUGITU MUGIMENDUA, movimiento de desobediencia civil contra el TAV ha anunciado hoy ante la prensa la realización de un ayuno desobediente contra el TAV que se desarrollará en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa. Dicho ayuno empezará el día 10 de noviembre en Bilbo y terminará en Iruñea el día 1 de diciembre. Ver el comunicado.

El TAV nos deja el plato vacío

Con el lema “EL TAV NOS DEJA EL PLATO VACIO” el ayuno comenzará el próximo día 10 de noviembre en Bilbo y se realizará de manera rotativa en tres territorios (Bizkaia, Gipizkoa y Nafarroa), llevándose a cabo el ayuno por turnos de una semana en cada herrialde.

En torno a esta dinámica se desarrollarán distintas protestas, concentraciones, parodias, charlas, etc. en diferentes localidades como Bilbo, Basauri, Galdakao, Durango, Antzuola, Arrasate, Donostia, Zizurkil, Anoeta, Tolosa, Sakana, Tafalla e Iruñea, en las que participarán distintos colectivos sociales.

Decimos que
  • el TAV nos deja el plato vacío porque el alto coste económico del TAV supone una hipoteca de alta velocidad,
  • el TAV nos deja el plato vacío porque la construcción de esta macroinfraestructura supone la destrucción de tierras fértiles,
  • el TAV nos deja el plato vacío porque la política del cemento y el hormigón no es la solución sino parte de la causa que ha traido a la actual recesión,
  • el TAV nos deja el plato vacío porque mientras las obras del TAV avanzan, avanza también la precariedad y la exclusión social.
Por eso hacemos un llamamiento a participar en esta iniciativa desobediente contra el TAV, tanto tomando parte en el ayuno como en las actividades de denuncia y de debate. A la gente que no pueda estar toda la semana de ayuno pero que quiera participar, le animamos a hacer el ayuno el último día de cada semana, del viernes al sábado.