
más abajo en castellano.
Argazkiak: ekinklik
Vídeo (castellano): Eguzki Bideoak
MARIEZCURRENA ENPRESAREN ATARIAN ANTZERKI
EKINTZA
Gaur Mugitu!
Mugimenduak Mariezcurrena eraikuntza enpresaren aurrean antzerki
ekintza bat burutu du Nafarroan AHTren lanetan duen partehartzea
salatzeko. Enpresa hau, Madrilen egoitza duen COMSA eraikuntza eta
energia multinaziolarekin batera, Cadreita eta Alesbes artean dagoen
azpitartearen lanen arduradunak dira. Dakizuenez , azpitarte hauxe da
Castejon eta Eskirotz artean eraikitzen ari den lehen zatia.Hemen duzue ekintzaren bideoa (euskeraz). Mila esker Eguzki Bideoak.
Murrizketa
sozial ikarragarrien testuinguruaren baitan ofizialki 3.270 milioi €
kostatuko duen proiektu honen xahukeria salatzeaz aparte, bi
eraikuntza enpresa hauek hasitako lanek lurraldean izanen duten eraso
itzelaren azpimarratu nahi dugu. Lur
mugimendu ikaragarria eragiten duenez gero – 35 milioi m. kubo –
akuiferoak txikitu, hondakindegi berriak sortu eta 1.800 ha.ko lur
emankor eta interes ekologiko handiko naturguneak suntsitzen ditu.
Fauna eta pertsonen igarobideak oztopatzen dituen lurralde zatikatze
berria eragiteaz gain, tunelak, zubibideak, plataforma, euste-hormen
hormigoia egiteko porlan eta harri asko behar du. Honek guztiak
harrobi berrien zabaltzea , zaharren gainustiaketa eta porlan
produkzioaren gorakada dakartza , azken hau CO2 isurle nagusietakoa
izanik.
Honetaz
gain, salatu nahi duguna zera da: proiektu hau, guztiz ezbeharrezko
eta eliteren mesederakoa,errentagarritasunik gabea eta kostu
ekonomiko handikoa izateaz gain, COMSA eta Mariezcurrena bezalako
eraikuntza enpresen negozioak diru publikoaz elikatzen ari direla,
lurra suntsitzen den bitartean. Hori dela eta, antzerki ekintza honen
bidez azken enpresa honi lan hauek suposatzen duten txikizioaren
inguruan hausnartzera gonbidatu nahi dugu, beraiek txikizio eta
xahukeria honetan duten ardurak salatuz, eta lanak bertan behera
uzteko aukera iradokiz.