2016-05-30

El Contencioso Administrativo decidirá sobre 19 multas a la oposición al TAV

2013ko azaroan bi lagun foru diputazioko balkoira kateatu ziren Iruñean tartalariekin elkartasunean eta AHTa salatzeko. Protesta hark ekintzaileen atxiloketa ekarri zuen eta baita ekintza ikusten ari ziren 33 lagunen kontrako isun andana, 450€koa bakoitza. Kaltetuak hainbat hilabetetan auzibide administratiboan helegiteak aurkeztu eta gero isuneko 450 euroak ordaintzera behartuak izan dira. Arestian aipaturiko 33 lagunetatik 19k Administrazioarekiko Epaitegira jo zuten beren eskubide zibilak auzibide honetan defendatzen jarraitzeko, zigor ekonomiko gehiegizko honen bidegabekeriaz insistitzeko eta AHTren oposaketari egiten dioten jazarpen politika zitala geldiarazteko.