2016-04-03

[AHT] Berriro, isun zaparrada (3200€)

AHTren aurka desobedientzia bultzatzen duen Mugitu! Mugimendutik, prentsa ohar honen bidez azken asteotan hainbat aurkarik jasotako isun zaparrada salatu nahi dugu. 3.200 € batzen duten zazpi isun administratiboez ari gara, Hiritar Segurtasun Legearen arabera ezarriak, bertsio zaharra (“Corcuela Legea”) zein bertsio berria (“Moxala Legea”) baliaturik. Isun hauetatik bost, iazko udan AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailearen partehartzaile batzuk jaso dute, “Moxala Legea” ezarrita, ondarea zikindu, desobedientzia, exhibizionismo eta indar armatuekiko errespeto faltagatik. Bosten artean 2000€ra iristen dira. Nabarmendu nahi dugu zigortu nahi dela bereziki Gasteizko kaleetan abuztuaren 2an AHTren aurkako ekintza nudista, nahiz eta guztiz ekintza herrikoi eta baketsua izan.