2016-03-18

Txirrinka ekimenaren aurkezpena Donostian (Maiatzak 20, 21,22)



Txirrinka ekimenaren bloga
BIDEOA: Piztu.info
AHT Gelditu! Elkarlanak eta hainbat talde sozial zein sindikalek, 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA izeneko ekimena burutuko dute. Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kulturtaldeek, elkarri lekukoak pasatuz, lau zutabetan Euskal Herria zeharkatuko dute Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko. “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” leloa izango da ekimen honen ardatza. Hauek izango dira zutabeen datak eta ibilbideak: 

ARABA 
Maiatzak 21: Gasteiz - Legutio - Aramaio (lo egin)
Maiatzak 22: Aramaio - Arrasate - Angiozar (Bergara) 

BIZKAIA 
Maiatzak 21: Muskiz - Bilbo-Elorrio (lo egin) 
Maiatzak 22: Elorrio - Angiozar (Bergara) 

IPAR E.H.-GIPUZKOA
Maiatzak 20: Hendaia - Irun - Donostia (lo egin) 
Maiatzak 21: Donostia - Tolosa - Beasain - Urretxu (lo egin) 
Maiatzak 22: Urretxu - Angiozar (Bergara) 

NAFARROA 
Maiatzak 21: Iruñea - Etxarri Aranatz - Beasain-Urretxu (lo egin) 
Maiatzak 22: Urretxu - Angiozar (Bergara) 

Ekarpen ekonomikoak hemen: 
ES70 3035 0068 04 0680060817 (Basagure Talde Ekologista) Laboral Kutxa