2014-02-26

Este verano pedalearemos de nuevo contra el TAV

Este verano pedalearemos de nuevo para denunciar el proyecto del TAV. Aunque de momento no hemos fijado de forma definitiva las fechas,en los próximos días haremos una reunión informativa para ir preparando la marcha de bicis. De momento os dejamos con el vídeo realizado desde Bizkaia con las imágenes grabadas en el transcurso de la marcha del pasado año. Animaos!!

2014-02-23

Eztabaida, Otsailak 25, Kortxoenean: Azpiegiturak, AHT eta 2016 Kultur Hiriburutza

Otsailak 25 asteartean, “Azpiegiturak, AHT eta 2016 Kultur Hiriburutza: Kultur eraldaketa ala hiriaren merkantilizazioa helburu” izenburupean mahaingurua antolatu du AHTren aurkako Donostiako taldeak, arratsaldeko 7etan Kortxoenea Gaztetxean (Gros-Ulia auzoan, Indianoenea kalea16).
Ekimena joan den urtarrilean AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Donostian egin zuen ekintza erreibindikatibo baten ondorioz piztutako erreakzio harrigarrien haritik sortu da, hain zuzen ere Donostiaren 2016 urteko Europako Kultur Hiriburutza sustatzeko Igeldoko mendi magalean jarrita dagoen “DSS 2016 EU” logo erraldoia “AHT TAV EZ” leloarekin estali eta AHTren aurkako aldarrikapena 10 egunez egon zelarik Kontxako badiako bazter guztietatik ikusgai. 
Hori dela eta, Donostiako Kultur Hiriburutzaren afera eta horrekin sustatzen den hiri eredua zein den eztabaidan jartzeko eta modu kritikoan interpretatzeko lagundu nahi duen mahainguru honetan parte hartzeko animatzen dugu; hain zuzen ere 2016ko Hiriburutzaren inguruan azken urteotan Donostiako talde sozialen artean apenas eman ez den hausnarketari eta eztabaidari bultzada bat emateko.